- Ez euskal gizartearentzat, ezta gasteiztarrentzat ere, Juan Carlos I. ez da eredu inorentzat. Hala mintzatu zen atzo Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, kazetari batek Juan Carlos I.a Espainiako Errege Emerituarekin gertatutakoaz galdetu eta gero. Elkarrizketa Onda Vascan eman zuen, eta bertan aitortu zuen ez dela "eredu bat euskal gizartearentzat, ezta Gasteizentzat ere". Hori dela eta, Juan Carlos I.aren izena Gasteizko etorbidetik kentzea ez dela "monarkiaren aurkako erasoa" adierazi zuen Urtaranek, baizik eta "duintasun politiko eta soziala".

Ildo beretik, Europa Press agentziak jaso duen elkarrizketa honetan, Uratarek zera adierazi zuen: "Udalerri guztiek nahi dute kaleek gizartearentzat eredugarri izan diren pertsonen izena izatea; aurrerabideari ekarpena egin dioten pertsonena. Herriak eta hiriak, oro har, hobeak izatea eragin dutenenak". Eta alkateak erantsi zuen: "Pertsona horiek eredu izan behar dute gizartearentzat, oro har, ideologia, arraza, sexua eta erlijioa alde batera utzita". Eta Espainiako estatuan Errege Emerituarekin gertatutakoaren ostean, Gasteizko Urtaranen taldeak ohore hori kentzea erabaki du, eta, horrekin batera, etorbidearen izena aldatu. "Hori dela eta, udal kale-izendegia aldatzea erabaki da, atzotik (joan den asteartean) Juan Carlos I. etorbideari martxoaren 8a deitzeko, hiri bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa eta libreagoa egiten bizitza eman duten eta ematen duten emakume guztiak omentzeko, bai eremu publikoan baita pribatuan ere".

Printzipioz, herritarrek ondo hartu dute erabakia, baina Gorka Urtaranek onartu egin zuen litekeena dela pertsona batzuk iraindu edo hasarratu izana. Hala ere, Gasteizko alkateak adierazi zuen"seguruenik mundu guztia ez da ados egongo aldaketa horrekin, hiria askotarikoa delako", baina, era berean, uste du herritarren "gehiengo handi batek" onartu duela aldaketa hori: "Hartu dugun erabakia ez da Monarkiaren aurkako erasoa, ezta ideologia zehatza ere. Duintasun politiko eta sozialeko kontua da. Semeak berak uko egin dio aitaren herentziari, eta hilero zuen diru-kopurua kendu dio. Hori epai bat baino gehiago da, Gasteizek, Euskadiko hiriburuak, gure hiriarentzat eredu ez den pertsona baten izena kaletik kentzeko eta emakumeak izendatzeko". Dirudienez, Iñaki Oyarzabal Arabako Alderdi Popularreko presidentea da erabaki hori gaizki hartu duena. Ildo horretan, alkateak erantzun zuen: "Madrilgo bere lankideekin merituak egin nahi baditu, positiboki proposatuz egin dezala aholkatzen diot, ez beti egiten duen bezala; errespeturik gabe, batez ere nirekin txarto portatzen den pertsona bat da. Estrategia aldatu beharko luke, duena ez delako egokia, eta hauteskundeetako emaitzek horrela erakusten dute".