Gorbeia kaleko auzokide batek astelehenero Toba's tabernaren aurrean zabor pilaketaren irudia errepikatzen dela salatu du. Adierazi duenez, Udalaren WhatsAppean hilabeteak daramatza honen berri ematen, eta "beti erantzuten didate hurrengo egunean enpresari abisua emango diotela esanez, baina astelehenero gauza bera gertatzen da", azaltzen du. Zabor honen jatorria aztertzea eskatzen du salatzaileak, baita astelehenetan eguerdian hau jasotzera pasa daitezela.