Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailari atxikitako erakunde autonomoak, aurrez aurreko informazio hitzaldiak antolatuko ditu berriz irailaren 16tik (astelehena) aurrera babesgabetasun egoeran dauden adingabeen familia harreraren inguruan, udako etenaldiaren ondoren.
Honako egun hauetan izango dira hitzaldiak urte amaiera arte: irailak 16; urriak 14; azaroak 11 eta abenduak 16.
Hitzaldiak 17:30etik aurrera izango dira Arabako Familia Harrerako Programaren (Paafa) bulegoetan, Gasteizko Olagibel kaleko 20 zenbakiko 1. bulegoan. Aldez aurretik izena eman behar da 945 773052 telefonoan edo acogimiento@araba.eus helbide elektronikoan.
Familia harrera babes neurri bat da, hainbat egoerarengatik gurasoekin bizi ezin diren haurrei beraiena ez den familia batekin garatzeko aukera ematen diena; harrerari esker, aldi berean, beren amarekin edo aitarekin harremanetan jarrai dezakete kaltea konpontzeko. Familia profil eta mota guztiek har dezakete haur bat harreran: familiek, bikoteek, bikoterik gabeko pertsonek, seme-alabak dituztenek edo ez dutenek.
Araban harrera familian interesa duen pertsona orok har dezake parte saioetan. Hitzaldietan, harrera modu horren oinarrizko alderdiak jorratuko dira; informazioa emango da adingabeen ezaugarri eta bizipenen inguruan; protagonista bakoitzak harreran zer zeregin duen aztertuko da, zein lege eta administrazio esparru dagokion, eta, guzti-guztia, parte hartzean oinarritutako metodologia dinamikoaren bidez.