Vital Fundazioak 55.375 euroko ekarpena eginez itxi du Arabako kirol klubek, federazioek eta beste erakunde batzuek ekipamenduak erosteko diru laguntzen lehenengo deialdia. Fundazioak aurkeztutako eskaeren %97ri erantzutea lortu du, eta horrela, 27 entitatek eta 5.531 fitxak jaso dute laguntza, batez ere gazteek.

Eskola kirola, oinarrizko kirola, herri kirola eta kirol inklusiboa sustatzera bideratutako proiektuak babestea eta bultzatzea du helburu ekimenak

Vital Fundaziotik jakinarazi dutenez, eskola kirola, oinarrizko kirola, herri kirola eta kirol inklusiboa sustatzera bideratutako proiektuak babestea eta bultzatzea du helburu ekimenak. Era berean, orain arte ematen ziren unean uneko diru laguntzak antolatu dira.

Laguntzak 1.000 eta 4.000 euro bitartekoak dira, fitxa kopuruaren arabera, eta Arabako kirol klubek, federazioek eta beste erakunde batzuek eskatu dituzte, hainbat arlotakoak, hala nola oinarrizko kirol, herri kirol, talde inklusibo, eskola kirol, 23 urtez azpiko kirol eta seniorrek. Deialditik kanpo zeuden goi mailako lehiaketako kirola, elitekoa eta profesionala, eta Espainiako Estatuan edo nazioartean lehiatzen diren taldeak.

Material hori guztia sektoreko Arabako enpresa bati erosi beharko diote

Vital Fundazioaren ekarpenari esker, 27 erakundeek kamisetak, jokorako prakak, entrenamendurako kamisetak, igerilekuko txanoak eta maillotak erosiko dituzte. Material hori guztia sektoreko Arabako enpresa bati erosi beharko diote, eta Vital Fundazioaren logoa baino ezin dezakete eraman.