Arabako Aldundiak Alavabusen 15. eta 16. lineetako eskaintza gehituko du uztailetik
Bidaia eta ordutegi berriak izango dira Aiaraldeko herritarren mugikortasun beharrei hobeto erantzuteko
Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak Alavabusen 15. linearen (Gasteiz-Amurrio-Laudio) eta 16. linearen (Artziniega-Amurrio-Laudio-Okondo) eskaintza handituko du uztailaren 1etik, eta bidaia eta ordutegi berriak izango dira Aiaraldeko herritarren mugikortasun beharrei hobeto erantzuteko.
Foru erakundearen arabera, bi lineen eskaintzak handituko dira, eskaeraren areagotzeari erantzuteko. Bi lineak AR02 Aiara emakidaren barruan daude, eta haren bidaiari kopurua %25 hazi zen 2023an eta %10 inguru ari da hazten aurten.
"Linea horien eskaintza handituko dugu, udan, ikasturtean zein asteburuetan, foru garraioa kalitatezko zerbitzu publiko gisa eta ibilgailu pribatuaren benetako alternatiba gisa sendotzeko, Aiaraldean bizi direnek aukera izan dezaten ikastetxeetara eta lanlekuetara joateko, kudeaketak egiteko eta aisialdiaz gozatzeko", adierazi dute.
Bi lineak AR02 Aiara emakidaren barruan daude, eta haren bidaiari kopurua %25 hazi zen 2023an eta %10 inguru ari da hazten aurten.
Zazpi bidaia gehiago egingo ditu noranzko bakoitzean ikasturtean zehar
Horrela, 15. lineak (Gasteiz-Amurrio-Laudio) zazpi bidaia gehiago egingo ditu noranzko bakoitzean ikasturtean zehar -irailaren 1etik ekainaren 30era-, astelehenetik ostiralera. Horri esker, noranzko bakoitzean egunean 17 bidaia izatetik 24 bidaia izatera igaroko da.
Era berean, gutxi gorabehera ordu erdiko zerbitzu maiztasuna izango da ikasi edo lan egin ondoren etxera itzultzeko puntako orduetan –13:30 eta 16:30 bitartean–, eta ordubetekoa eguneko gainerako orduetan. Gainera, Gasteiztik Aiaralderako bidaia bat izango da 18:30ean, orain 17:30 eta 19:30 artean dagoen hutsunea betetzeko.
Udan ere izango du eskaintza hobea 15. lineak, uztailaren 1etik abuztuaren 30era bitarte. Bidaia bat gehiago izango du, eta, beraz, egunean 18 egingo ditu noranzko bakoitzean. Horrela, ordubeteko maiztasuna izango du zerbitzuak, eta ordu erdikoa itzulerako puntako orduetan -14:30 eta 15:30 bitarte-.
Asteburuetako hobekuntzari dagokionez, 15. lineak beste bi bidaia izango ditu noranzko bakoitzean larunbatetan: 15:20an eta 20:25ean, Gasteizerako noranzkoan, eta 16:25ean eta 21:30ean, Aiararako noranzkoan. Murgiako eta Izarrako bidaiarientzat ere izango da onuragarri aldaketa hori. Bi zerbitzu gehigarri horiek urte osoan izango dira, eta, hala, larunbatetan noranzko bakoitzean zortzi bidaia izatetik hamar bidaia izatera pasako da linea.
Bestalde, 16. lineako (Artziniega-Amurrio-Laudio-Okondo) hobekuntzei dagokienez, foru diputatuak adierazi du eskaintza handituko dutela urte osoko asteburuetan, bidaia bat jarriz Laudio-Okondo noranzkoan, azken orduan, ostiraletan eta larunbatetan, eta beste bat noranzko bakoitzean larunbatetan, arratsalde erdian.
Temas
Más en Araba
-
Del laboratorio a la cocina: la "rebelión" viral del ingeniero químico Jon Ander Sanchiz
-
Noka Ekoizpena ekimenean parte hartzen ari diren emakume zinemagileek euren proiektuei bultzada eman diete Gasteizen
-
Peñacerrada acoge el Pleno de Tierras Esparsas
-
En imágenes: Peñacerrada acoge el Pleno de Tierras Esparsas