Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, ekainaren 27an, ipar partean giro motelagoa izango dugu, eta hegoaldean eguzkitsu egongo da. Kantauri isurialdean zerua lainotuago egongo da, behe-hodeiak nagusituz momentu askotan; gainerako zonaldeetan, berriz, giro eguzkitsua nagusituko da.

Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta kostaldean eta Ebro ibarrean biziago ibiliko da. Tenperaturak udako balioekin jarraituko du, apur bat jaitsiko bada ere: barnealdean 30 gradu ingurukoan ibiliko dira, eta kostaldean 22-23 gradu inguruan.

Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 28 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 33 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean metro batekoak. Itsasgorak 09:28an eta 21:49an izango dira, eta itsasbehereak 03:10ean eta 15:28an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa, Araban

Ostegunean hodeiak ugariagoak izango dira. Barnealdean saretuago egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko baitira han, baina iparraldean behe-hodei trinkoak agertuko dira. Noizbehinka zaparrada trumoitsuak bota litzake, baina hainbat tokitan ateri eutsiko dio. Goizean goiz haizea ahul eta aldakor ibiliko da, gero iparraldetik finkatuko da eta tenperatura maximoak jaitsiko dira horregatik, Ebro ibarrean izan ezik. Arratsaldetik aurrera behe-hodeiak barnealdean zabalduz joango dira.