Aire zabaleko jarduerak izango dira Gasteizko Zaramaga auzoan uztailetik urrira 'Lorategi biziak' programarekin
Aire zabaleko jarduerak biltzen dituen Lorategi biziak programa egingo da Gasteizko Zaramaga auzoan uztailetik urrira bitartean, auzoko espazio publikoetan bizilagunen arteko harremanak sustatzeko asmoz. Zaramagako Biziberritze Planean jasotako ekintzetako bat da programa.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, egitasmoa uztailaren 3an hasiko da, Azken fakirra? Zirika zirkus familientzako antzerki saioarekin, Mendateen Zidorrean. Astebete geroago, dantzaldien txanda izango da Serenade orkestrarekin, Laudio plazan. Uztailaren 19an, aire zabaleko zinema iritsiko daA todo tren 2 filmarekin, Zaramagako futbol zelaiaren ondoan dagoen pista beltzean.
Abuztuan geldialdia egin ostean, irailaren 12an, Coria Castillo aktore eta komikoak bakarrizketa eskainiko du Deba eraikineko lorategietan, 16 urtetik gorakoei zuzenduta. Irailaren 14an, 14 urtetik gorakoek txi kung tailerra izango dute Mendateen Zidorrean.
Bestalde, irailaren 28an Munduko dantzak izeneko tailerra eskainiko dute Zuberoa plazan, eta, amaitzeko, yoga tailerra egingo da Deba eraikineko lorategietan.
Programak 2025ean jarraipena izango du Zaramaga mugituz egitasmoarekin. Helburua berbera izango da, hau da, dinamizazio soziala eta topaketa bultzatzea.
Gasteizko Udaletik adierazi dutenez, programa horien helburua da "auzoan erabilgarri dauden espazio publikoak, berdeak eta aire zabalekoak sustatzea eta auzokideen arteko harremanak bultzatzea antolatutako jardueretan kulturen eta belaunaldien arteko topaketa erraztuta".
Edukia emateko eta dinamika horiek zehazteko, apirilean bizilagunekin eta auzoko ostalaritzako eta merkataritzako eragileekin batera prozesu parte hartzailea egin zuten, eta bertan jasotako ekarpenak erabili dira hau prestatzeko garaian.
Temas
Más en Araba
-
Del laboratorio a la cocina: la "rebelión" viral del ingeniero químico Jon Ander Sanchiz
-
Noka Ekoizpena ekimenean parte hartzen ari diren emakume zinemagileek euren proiektuei bultzada eman diete Gasteizen
-
Peñacerrada acoge el Pleno de Tierras Esparsas
-
En imágenes: Peñacerrada acoge el Pleno de Tierras Esparsas