Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, ekainaren 11n, eguraldiak bide beretik jarraituko du. Zerua hodeitsu egongo da, batez ere ipar partean, eta tarteka euri pixka bat egingo du. Hegoaldean, berriz, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta ateri eutsiko dio.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta kostaldean eta Ebro ibarrean biziago ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez, eta maximoak 20 graduren azpitik geratuko dira. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 3-4koarekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:51n eta 21:06an izango dira, eta itsasbehereak 02:42an eta 14:48an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Balorazioa

"Goizean lanbroa eta lainoa izango dira; Arabako zenbait lekutan behe-lainoa irunkorra izan daiteke. Zerua hodeitsu egongo da, eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Arratsaldean hodeitza txikitu egingo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da: egunaren erdiko orduetan ipar-osagaia nagusituko da. Egunaren amaieran haizea hegoaldetik finkatuko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Arabako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake", azpimarratu dute bertatik.