Gasteizko Udaltzaingoak salaketak egiteko aurretiazko hitzordua eskaintzen du Jose Erbina kaleko komisarian
Salaketak egiteko aurretiazko hitzordua eskatzeko bi modu egongo dira
Gasteizko Udaltzaingoak Jose Erbina kalean duen polizia etxeak aurretiazko hitzordu zerbitzua du salaketak egiteko astelehen honetatik, otsailaren 12tik. Komisaria berrian abiatuko den neurriaren bidez kalitate handiagoko zerbitzua eskaini nahi da, herritarrentzat erosoagoa eta itxaron beharrik gabea izan dadin. Gerora, zerbitzua sendotu ahala, Agirrelandara ere hedatuko da, Europa Press komunikazio agentziak gogorarazi duenez.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, salaketak egiteko aurretiazko hitzordua eskatzeko bi modu egongo dira: herritarrei arreta emateko 010 telefonoan edo www.vitoria-gasteiz.org/udaltzaingoa web orrian. Hitzorduak egun batetik bestera eta polizia etxearen publikoari arreta emateko ordutegi barruan eskatu ahal izango dira, hau da, 07:00etatik 21:00etara (14:00etan egiten den txanda aldaketako tartean izan ezik).
Polizia etxe berrian era guztietako salaketei erantzungo zaie. Halere, salaketaren batek Agirrelanda kalean erantzun behar izatea eskatzen duen konplexutasunen bat balu, salatzailea Lakua-Arriaga auzoko egoitzara garraiatzeko erraztasunak eskainiko dira. Genero indarkeriarekin lotutako salaketen kasuan, ahal dela, interesdunek Agirrelandako polizia etxera jo beharko lukete, han baitaude Familia Barruko Indarkeria eta Indarkeria Matxista atalak.
"Lehen aurrerapausoa eman dugu zerbitzua hobetzeko neurri gisa aurretiazko hitzordua ezartzeko. Horri esker, itxaron behar izatea ekidingo dugu eta pertsona bakoitzak behar duen dedikazio osoz jaso ahal izango du arreta. Aurretiazko hitzorduaren sistema hau beste polizia batzuk arrakastaz erabiltzen ari diren eta orain hemen martxan jarriko dugun antolaketa neurria da", adierazi du Segurtasunaren zinegotzi Iñaki Gurtubaik.
Temas
Más en Araba
-
LGTBI kolektiboari arreta eskeintzen dion Berdindu zerbitzuak estrategia eta irudi berriak aurkeztu ditu
-
Álava: guardianes de historias
-
Miles de alaveses avivan el euskera en Mendizorroza, Prado y la ikastola Armentia
-
Vitoria ensalza el euskera en un inmejorable ambiente festivo en el Araba Euskaraz