Bizilagunak ekimenak hamalau udalerritako pertsonak bilduko ditu igandean kulturarteko 37 bazkaritan
Arabako Foru Aldundiaren, Bitartean Jolasean elkartearen eta Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen apustua da, eta ‘Zurrumurruen aurkako eta Kulturen arteko Bizikidetzaren aldeko Estrategia’ren barruan kokatzen da
‘Mahai istorioak’ lelopean, azaroaren 19an, igandea, Arabako hainbat etxek eta txokok bat egingo dute Bizilagunak ekimenarekin. Ekimen horren helburua da mahai baten inguruan bi familia biltzea, hau da, jatorri kultural desberdinetako pertsonak eta bizilagunak, zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzeko eta bizikidetza sustatze aldera. Aurten 37 bazkari aurreikusten dira lurraldeko 14 udalerritan, Gasteizen antolatzen direnez gain, eta gutxienez 29 nazionalitate desberdinetako familiek hartuko dute parte.
Araban, ekimena antolatzen den zazpigarren urtea da, Arabako Foru Aldundiak eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak sustatuta, eta aurten Bitartean Jolasean erakundeak ere bat egin du.
Jarduera hori kulturen arteko elkarbizitza sutatzea helburu duen aniztasuna kudeatzeko 2021-2024rako estrategiaren barruan dago. Estrategia horren ardatza landa eremuko udalerriak dira, eta, besteak beste, biztanleria migratuari eta arrazializatuari lotutako zurrumurruen, aurreiritzien eta estereotipoen aurka borrokatzea du helburu, halakoek bizikidetza zailtzen baitute sarritan.
2022an, 38 nazionalitate desberdinetako mila pertsona inguru elkartu ziren lurralde osoko hamaika udalerritan egindako bazkarietan. Horien erdiak landa eremuko herrietan egin ziren. Aurten, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla osoa sartu da ekimenean, Bitartean Jolasean elkartearen eskutik.
Ekimen honekin bat egin dute honako hauek: ZAS Zurrumurruen Aurkako Sarea; SOS Arrazakeria; Arabako Lautadako, Aiarako, Añanako, Gorbeialdeko, Guardia-Arabako Errioxako eta Arabako Mendialdeko kuadrillek eta Aguraingo, Asparreneko, Amurrioko, Artziniegako, Laudioko, Iruña Okako, Urkabustaizko, Arraia-Maeztuko, Kanpezuko, Oiongo, Bastidako, Iekorako, Lapuebla de Labarcako, Samaniegoko eta Guardiako udalek.
Temas
Más en Araba
-
Almudena Cid compartirá su visión emprendedora en el certamen Álava Emprende
-
El Ayuntamiento inicia las obras del nuevo mirador en uno de los torreones de la muralla
-
Renfe realizará transbordos en autobús en Álava del 16 al 19 y del 23 al 26 de mayo por obras
-
Los puntos de información contra la LGTBI+fobia en fiestas logran interactuar con casi 2.900 personas en 30 pueblos de Álava