- Aurten ere udako kanpalekuak datoz, gazteen gizarte harremanak aberastuko dituen aisia hezitzaile eta sozialean goza dezaten. Hala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru aldundiek atzo bildu ziren Bilboko egoitzan, eta aurtengo programazioa aurkeztu zuten. Izan ere, batera antolatzen dute Udalekuak 2022 kanpaina, zeinaren bidez askotariko programak, ludikoak eta hezitzaileak, eskain-tzen zaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko haurrei eta gazteei. Kanpaina honetan, hiru lurraldeetako, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 7 eta 13 urte bitarteko 3.973 ikaslek parte hartuko dute, uztailaren 1etik uztailaren 29ra, biak barne.
Berrikuntza gisa, nabarmendu behar da aurten Arabatik iaz baino askoz plaza gehiago gaitu direla. Aurten, zehazki, 1.695 plaza eskainiko ditu Arabak (Bizkaiak, 1.268 eta Gipuzkoak 1.010 plaza). "Udako kanpamentuen xede nagusia da haur horiei bizikidetzako gune ludiko bat eskaintzea, beren autonomia pertsonala non sendotu eduki dezaten", azaldu zuten aurkezpenean. Ikuspegi horretatik, Udalekuen kanpaina honek ondoko helburu hauek lortu nahi ditu: Oporraldiez gozatzeko aukera ematea, autonomia eta bizikidetza bultzatzea, aisialdi hezitzailea sustatzea, haurrak natura ingurunera hurbil daitezen ahalbidetzea eta ingurumenaren zaintza sustatzea eta aisialdiko jardueretako komunikazio hizkuntza euskara izan dadin bultzatzea, besteak beste.
Ildo beretik jarraituz, kanpaina honetan, 7 eta 13 urte bitarteko hiru lurraldeetako 3.973 haurrek hartuko dute parte, uztailaren 1etik 29ra bitarteko zazpi eguneko txandetan, 135 euroko guztizko prezioan (hobaririk gabe).
Adierazi bezala, udalekuak 2022 programa atzo aurkeztu zuten Ana del Val Sancho Arabako Foru Aldundiko Kultura eta kiroleko diputatuak eta Gazteriaren Foru Erakundeko arduradunak, Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eta Isaac Palencia Caballero Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendari nagusiak. Ana del Val diputatuak honako hau azaldu zuen. "Programa hau oso garrantzitsua da hiru aldundientzat; izan ere, haren helburu nagusia da haurrei jolas-gune bat eskaintzea, beren autonomia pertsonala finkatzeko, askotariko jarduerekin: ingurumen-jarduerak baserrietan, kirol-jarduerak esaterako piraguismoa, mendi-ibilaldiak edo bela, jolas-jarduerak horien artean txangoak edo tailerrak, hau da, haurrentzako aukera handia", azpimarratu zuen.
Udalekuak hiru lurraldeetan eta Nafarroan kokatutako 15 instalaziotan garatuko da. Arabako Foru Aldundiak hiru instalazio jarriko ditu Udalekuak 2022ren esku: Barria, Zuhatza eta Espejo. Bizkaiak zazpi eguneko egonaldiak eskainiko ditu Gorliz, Lapurreketa (Dima), Lurraska (Ajangiz), Zugaztieta (Trapagaran), Meakaur (Morga) eta Legasako (Bertiz.- Arana) aterpetxeetan. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak jarduerak eskainiko ditu Orio, Zarautz, Hondarribia, Arantza, Bertiz eta Igantziko instalazioetan. Instalazio horietan guztietan hiru lurraldeetan erroldatutako haurrek parte hartu ahal izango dute, aldundien artean plazak trukatzeko aukerari esker, eta parte-hartzaile bakoitza erroldatuta dagoen lurraldean inskribatuko da. "Haurrek kirol- eta kultura-jarduerez gozatu ahal izango dute, hala nola: museoetara bisitak, Zugaztietan room ihesaldia, txalaparta, birziklatze-tailerra, mitologiari buruzko gaualdiak, gynkanak, mendi-ibiliak, eskalada, rapela, tirolina, arku-tiroa, paintballa, arborismoa, orientazio-jolasak, Laser Tag, segway-a, mendiko bizikletako jaitsiera, arrauna, piragua, kanoi-jaitsiera, pedaloia, optimist, wind surfa, disc golfa edo pilota, multiabentura, herri kirolak (trontza, artaburuak, zakulariak, txingak, sokatira), ferrata bideak, baratzeko jarduerak, animaliekin egindako jarduerak eta elikadurari buruzko tailerrak, besteak beste", azpimarratu zuten bertan. Eta inguruko geologia, flora eta fauna ezagutzeko jarduerak ere egingo dira.
Araban izena emateko epea hilaren 21etik 30era arte izango da. Eskabideak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren bidez. Hala, www.gazteria.araba.eus/udalekuak webgunean edo webgune horretan adierazten diren lurraldeko foru, udal edo eskualdeetako bulegoetan eskura daiteke 2022ko udalekuei buruzko informazioa.
Aurkezpena. Udalekuak 2022 programa atzo aurkeztu zuten Ana del Val Sancho Arabako Foru Aldundiko Kultura eta kiroleko diputatuak eta Gazteriaren Foru Erakundeko arduradunak, Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eta Isaac Palencia Caballero Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendari nagusiak. Ana del Val diputatuak honako hau azaldu zuen. "Programa hau oso garrantzitsua da hiru aldundientzat; izan ere, haren helburu nagusia da haurrei jolas-gune bat eskaintzea, beren autonomia pertsonala finkatzeko, askotariko jarduerekin: ingurumen-jarduerak baserrietan, kirol-jarduerak esaterako piraguismoa, mendi-ibilaldiak edo bela, jolas-jarduerak horien artean txangoak edo tailerrak, hau da, haurrentzako aukera handia", azpimarratu zuen.
Xedea. Aurten, zehazki, 1.695 plaza eskainiko ditu Arabak (Bizkaiak, 1.268 eta Gipuzkoak 1.010 plaza). "Udako kanpamentuen xede nagusia da haur horiei bizikidetzako gune ludiko bat eskaintzea, beren autonomia pertsonala non sendotu eduki dezaten", azaldu zuten aurkezpenean. Ikuspegi horretatik, Udalekuen kanpaina honek ondoko helburu hauek lortu nahi ditu: Oporraldiez gozatzeko aukera ematea, bizikidetza bultzatzea, aisialdi hezitzailea sustatzea, haurrak natura ingurunera hurbil daitezen ahalbide-tzea eta ingurumenaren zaintza sustatzea eta aisialdiko jardueretako komunikazio hizkuntza euskara izan dadin bultzatzea.