uskararen aldeko jaia itzuliko da beste behin ere. Gasteizek urrats eman zuen atzo 2022ko Euskaraldiarekin bat egiteko. Bertako erakunde, entitate eta herritarrak eskuz esku arituko dira berriz ere, aniztasunaren irudia den ekimen hori aurrera eramateko orduan. Hau irudikatzeko, Gasteizko alkateak (Gorka Urtaran), Euskara Zinegotziak (Iñaki Gurtubai), Foru Aldundiako Euskararen eta Gobernu irekiaren zuzendariak (Lexuri Ugarte), Gasteizko Udaleko talde politikoek, ariguneak diren entitateek (Visesa, Emakunde, Arabako pilota federazioa...) eta herritarrek argazki bat osatu zuten atzo goizeko hamarretan, Foruen Plazan.
Hala, eta ildo beretik jarraituz, aurten, Euskaraldia, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean ospatuko da, eta Hitzez ekiteko garaia lelopean. Euskaraldiaren helburu nagusietako bat euskararen erabilera bultzatzea da, bai euskaldunek hitz egin dezaten, bai gainerako herritarrek ikas dezaten. "Pandemiak hustu dituen kaleak eta gogoak bete eta euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izaten ahaleginduko gara ekimen honen bitartez", azaldu zuten atzo antolatzaileek egindako aurkezpenean. Lehenengo edizioan, norbanakoengan ipini zen fokua eta Ahobizi eta Belarriprest rolak egon ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa bideratzeko: ahobizi aukeratzen zuenak, ahal zuen heinean, euskara eten gabe erabiltzeko ardura hartzen zuen. Ez zen beharrezkoa euskaraz bikain aritzea, aktiboki erabiltzeko konpromisoa hartzea baizik. Belarriprest aukeratzen zuena euskaldun gisa aurkezten zen guztien aurrean. Bigarrenean, entitateen parte-hartzea oinarrizkoa zela ikusita, Arigune figura txertatu zitzaion ekimenari: Ariguneetan mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte, Ariguneren bat badute. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. "Talde hauetako kideek Ahobizi eta Belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute Ariguneetan", gogorarazi zuten. "2022ko Euskaraldia honetan, Belarriprestek eta Ahobiziek aukera berriak sortuko dituzte, elkarrekin, auzoz auzo eta Arigunez Arigune. Euskaldun figura ezberdinak aldarrikatuz, baina beti ere, elkar josten dituen hitza lotura moduan erabiliz", azpimarratu zuten.
"Badakigu erronka handia dugula, ez bakarrik Gasteizen, baizik eta beste leku askotan, euskararen erabilera sustatu behar dugula eta Euskaraldia bezalako ekitaldiak oso garrantzitsuak direla helburu hori lortzeko", adierazi zuen Gasteizko alkate den Gorka Urtaranek. "2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da", gaineratu zuten Euskaraldiaren antolatzaileek.
Badator, bueltan da, baina zer da zehazki Euskaraldia? Antolatzaileek eta sortzaileek azaltzen dutenez, euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak alda-tzeko ariketa "sozial masiboa" da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. "Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da", gaineratzen dutenez.
2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; "orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkun-tza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak". Bigarren ariketa 2020an burutu zen, eta, horretan, "entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zitzaien, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten. Ariguneak sortu ziren". "Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburua da gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea, gutxieneko baldintza euskara uler-tzea izanik", nabarmentzen dute. Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da.
Izan ere, Euskaraldia hainbat helbururekin sortu zen. Horren bidez, herritarren hizkuntza-ohituretan eragin nahi da, herritarrek egunero euskaraz hitz egin eta hizkuntza hori normalizatu dezaten. Hausnarketa eta portaeren aldaketa ere bultzatu nahi dira. Hirugarrenik, beste helburu bat da gizartean eragina duten mota guztietako entitateei hizkun-tza-ohiturak aldatzen laguntzeko neurriak sortzea, eta, halaber, jarduera kolektiboaren bidez gizartea aktibatzea. Hau da, kasu guztietan lortu nahi dena da laguntza eta parte-hartze kolektiboaren bidez herritar guztiek konpromisoa hartzea hizkuntza hori beren ezagutzetatik laguntzeko eta bultzatzeko. Izan ere, askotan, euskaldun askok gaztelaniaz hitz egiten dute ikaskideetako batek euskaraz ondo hitz egiten ez duenean, adibidez, eta horrela, ezagutza zabala dutenek hizkuntza ikasten ari direnei ere lagundu nahi diete, eta, halaber, ikasten ari direnek beren ezagutzak praktikan jartzen jarraitzeko aukera ere izango dute.
Lehen Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatu zen, Euskal Herri guztiko ehunka herritako milaka parte hartzailerekin. Euskaraldiaren bigarren edizioa 2019ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutu zen. "Covid-19aren pandemiak baldintzatutako edizioa izan bazen ere ehunka herri eta batzordek, eta milaka herritarrek hartu zuten parte ariketan. Ariguneak izan ziren bigarren ariketaldiko berritasun nagusia: Euskal Herri osoko entitateek izan zuten ariketa egiteko aukera", baloratu zuten behin bukatu eta gero.
Euskaraldiaren azken edizioa amaitu ondoren, edizio horretan ekarri zuenaren azterketa zabala egin zuten. Hala, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren enkarguz, Siadecok, eta Ipar Euskal Herrian Euskararen Erakunde Publikoak aztertu zituzten Euskaraldiak izan zuen eragina, bai herritarren artean eta baita parte hartu zuten entitateek sortutako ariguneetan ere. Eta horretaz gain, herrietako batzordeen fun-tzionamendu eta eragina aztertu zuten. Ikertketa horretan, Euskaraldiaren antolatzaileek nabarmendu zuten, "lehen ediziotik bertatik oso argi izan dutela ekimena ariketa sozial berritzailea dela, eta horregatik garrantzia berezia eman zaiola orain arte egin diren bi edizioen eragina ikertzeari". Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Siadeco ikerketa elkarteko kideek azpimarratu zutenez, parte-hartzaile gehienek euskararen erabilera handitzea izan zuten helburu; eta belarripresten artean pisu handiagoa zuen euskaraz egiteko aukera berriak bilatzeak. "Ahobizi eta belarriprest rolaren hautaketa, ordea, hizkuntza-gaitasunarekin lo-tzea oraindik presente dago. Baina hizkuntza-jokabidearen aldeko hautua ageriagoa da belarriprest rola hautatu dutenen artean", azpimarratu zuten. Kaleko eremuan eman zen aurrerapausorik handiena eta egonkorrena.
Iturri berberek azaldu zutenez, "entitateetan ariketa lehen aldiz egin zen 2020ean, eta horrek ariguneetan ariketa modu kolektiboan egiteko aukera eman zien herritarrei. Hori horrela, 8.309 egoitzak eman zuten izena 2020ko edizioan, eta haiek, 24.363 arigune sortu zituzten Euskal Herri osoan". Ikerketak azaleratu duenez, kanpo-arigunea sortzea "errazagoa iruditu zaie entitateetako kideei;" eta barne-ariguneak "lanketa sakonagoa behar izan du". Horrekin lotuta, gune euskaldunetan "barne arigunearen ariketa errazago egin dute; kanpo-arigunearena, aldiz, erdaldunetan".
"Euskaraldiko parte hartzaileek inguruan eragiteko eta aurrerapauso zehatzak eragiteko duten gaitasuna handia da. Kontutan izan behar da erabilera handitzeko ezezik, partaideek inguruan eragiteko duten potentziala handia dela. Horregatik hirugarren edizioan, aurten egingo dugunean, belarriprest eta ahobiziak eragile aktibo izatea nahi dugu bai euren buruarengan eta baita ingurukoengan ere. Ahalegin berezia egingo dugu gainera parte hartzaileen lorpen berriak eskuratu eta hauek ikusgarri egiten ere. Gainontzekoentzat eredu izan daitezke parte hartzaileen bizipen eta lorpenak", azpimarratu zuen aurreko edizioan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. "Partaideek aitortu dutenez portaera batzuk errazago aldatzen dira beste batzuk baino. Lehen hi-tza euskaraz egitea edo euskaraz dakienari euskaraz egitea dira alda-tzeko errezenak. Aurretik erdazkoak edo elebidunak ziren elkarrizketak dira aldatzeko zailenak. Portaera aldaketetan gainera txapak lagungarri direla nabarmentzen dute partaideek: 10 partaidetik 7k txapa beti, ia beti edo askotan erabili du, eta erabilerak ziurtasuna ematen duela esaten dute", ondorioztatu zuen Bingen Zupiriak.
Helburua. Antolatzaileek eta sortzaileek azaltzen dutenez, euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa "sozial masiboa" da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. "Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da".