- Gaur Emakumearen eta Neska Zientzilariaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bat egin nahi izan du ospakizun horrekin, zientzia eta teknologiaren arloko berdintasun-politikekiko konpromisoa berretsiz.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Osasun Sailak eta Osakidetzak, aurten ere, haien zentroetako -Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune- ikerketa-arloko profesionalekin batera, bat egin dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin; izan ere, haren helburua da emakumeek eta neskek sektore horretan erabateko sarbide zuzena izatea. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak zientziaren eta teknologiaren eremuan berdintasun-politikekin duten konpromisoa ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duten apustua berretsi nahi dituzte.
"Izan ere, zentzu horretan, zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematiken sektoreetan urteak daramatza genero-arrakalak, mundu osoan", azpimarratu zuten atzo Eusko Jaurlaritzatik. Hala ere, iturri berberek zehaztu zutenez, ez da horrelakorik gertatzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Kasualitatez, Euskal Autonomia Erkidegoan askoz gehiago dira ikerketaren buru diren emakumeak, gizonekin alderatuta. Zehazki, Bioaraba, Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune zentroetan ikerketa-proiektuak garatzen dituzten emakumeen kopurua gizonena baino handiagoa da. Zehazki, Osakidetzako zentroetan osasunaren arloko ikerketan parte hartzen duten 2.789 pertsonetatik %66 baino gehiago emakumeak dira (2.789tik 1.840). Iturri berberek azpimarratzen zutenez, emakumeen presentzia handitze horrek lidergo-karguen igoera ere islatzen du: "Igoera hori proiektu horien lidergoa beren gain hartzen duen emakume kopuruan ere ikusten da. Zehazki, ikertzaile nagusien % 53 emakumeak dira (400dik 212)".
Bestalde, I+G+b arloarekin zerikusia duen jarduera dela eta, hura % 8 hazi da 2021ean, EAEn. Hori horrela, nabarmentzekoa da garatzen ari den proiektu kopurua -saiakuntza klinikoak barne- % 70 hazi dela azken bost urteetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteekin elkarlanean eginiko proiektuen kopurua ere -gaur egun 99 dira-. Sistemako ikerketek jorratzen dituzten gaien artean Euskal Osasun Zerbitzuak onkologia, neurologia eta, ondoren, mikrobiologia eta gaixotasun infekziosoak, endokrinologia eta psikiatria ditu.
Zehazki, Eusko Jaurlaritzatik zehaztu zutenez, "Euskal Autonomia Erkidegoko osasungintza-sisteman ikerketek honako gai hauei heltzen diete, besteak beste: onkologiako eta neurologiako I+G (% 18 eta % 16, hurrenez hurren); ondoren, hurrenkeraren arabera, mikrobiologiaren eta gaixotasun infekziosoen, endokrinologiaren eta psikiatriaren arloak (arlo horietara bideratutako ikerketa-proiektuen % 6 eta 10 bitartean guztiak)".
Azkenik, administrazio publiko honek nabarmendu nahi izan du berrikuntza eta ikerketa sanitarioa bultzatzeko egiten duten ahalegina eta konpromisoa.
Horretarako, ikerketa-estrategia berri bat sortu da, esparru zientifiko-teknologikoan genero-aldea murrizteko genero-berdintasunaren aldeko konpromisoa bultzatzen eta harekin jarraitzen duena. "Gainera, legealdi honetan, osasun-berrikuntza eta -ikerketa sustatzen jarraitzeko, honako estrategia eta tresna hauek onetsiko dira: 2021- 2024rako Osasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia berria eta osasun-ikerketarako tresna estrategiko berria, 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren eta RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategiaren esparruan", ondorioztatu zuten Eusko Jaurlaritzatik.
Eguna. Osasun Sailak eta Osakidetzak, aurten ere, bat egin dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin; izan ere, haren helburua da emakumeek eta neskek sektore horretan erabateko sarbide zuzena izatea. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak zientziaren eta teknologiaren eremuan berdintasun-politikekin duten konpromisoa ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duten apustua berretsi nahi dituzte.