- EH Bildu Araba batzarkide taldeak mozioa erregistratu zuen atzo Batzar Nagusietan, Rodolfo Martin Villa Espainiako Gobernazio Ministro ohiaren auzipetzea babestea eskatzeko. “Mozioaren lehen puntuan ministro ohia Pedro María Martinez Ocio, Francisco Aznar eta Romualdo Barroso gasteiztarren eta German Rodriguez iruindarraren hilketengatik auzipetu dutela adierazten da, gizateriaren aurkako frankismoaren krimenen testuinguruan, eta Batzar Nagusiek auzipetze hori babestea eskatzen da”. Gobernuari eta Justizia Administrazioari eskatzen zaie aktiboki parte hartzea epaileak emandako auzipetze-prozeduran.