Indarkeria matxista, genero-indarkeria, bere adierazpen gorenean, agerian uzten duten benetako testigantzak. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak (Beatriz Artolazabal sailburuak zuzendua) eta Emakundek (Izaskun Landaidak zuzendua) beste kanpaina berri bat aurkeztu zuten atzo, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta. Aurten, kanpainak genero-indarkeriaren errealitatea erakutsi nahi du, biolentzia honen biktima izan diren eta hortik atera ahal izan diren emakumeen lehen pertsonen testigantzetatik abiatuta.
Hala, atzo goizeko hamaiketan, Emakunderen egoitzan aurkeztu zen kanpaina berri hau. Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin iaz egindako lanari jarraipena ematen dion kanpaina da. Lan honen bitartez urte askotan jasandako indarkeriaren benetako testigantzak eman zituzten. Kanpainak testigantza horietako batzuk erakusten ditu, eta herritarrei galdetzen die ea gai diren haien atzean ezkutatzen den indarkeria ikusteko. Eta zuk... ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria ezkutuena da kanpaina honen leloa, eta honen bitartez gizarteari eskatzen zaio adi egon dadila eguneroko indarkeria-egoeren aurrean, "kasu askotan egoera hauek normalizatuta baitaude",adierazi zuten atzo Emakundetik. Ildo beretik jarraituz, Berdintasuneko sailburuak ziurtatu zuenez, emakumeen aurkako indarkeriazko jarrera "asko normalizatuta egon dira, eta, askotan, biktimek berek ere ezin izan dute indarkeria gisa izendatu, nahiz eta bikotekideek gutxietsi edo askatasuna murriztu". Artolazabalen hitzetan, "emakumeen aurkako indarkeriaren arazoa luzaroan ezkutatu da normaltasun mantu baten azpian, eta normaltzat jotzen zen senarrei baimena eskatu behar izatea atzerrira joateko, lan egiteko edo kontu korronte bat irekitzeko, adibidez". Erantsi zuenez, gainera, "arazo pertsonala zen, etxekoa; eta gaur egun, ordea, gizarte-arazo bihurtu da, eta herritar guztiak gero eta sentsibilizatuago daude. "Administrazio publikoek indarkeria ikusarazten laguntzeko betebeharra dugu, batez ere ezkutuena, indarkeria detektatzen laguntzeko, horretan murgilduta dauden emakumeei laguntza eskaintzeko eta, gainera, indarkeria horren jatorria emakumeen eta gizonen egiturazko desberdintasunean dagoela azpimarratzeko". Bestalde, Landaidak testigantzak eskainiz parte hartu duten emakumeek egin duten ekarpen baliotsua goraipatu eta eskertu zuen, "badakigulako ez dela batere erraza izan emakume horientzat, eta haietako guztiek beste emakume ba-tzuei laguntzeko helburuarekin egin dutela".
Kanpaina. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak atzo goizean aurkeztu zuten azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
dela eta diseinatutako kanpaina. Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin iaz egindako lanari jarraipena ematen dion kanpaina da. Lan honen bitartez urte askotan jasandako indarkeriaren benetako testigantzak eman zituzten. Kanpainak testigantza horietako batzuk erakusten ditu, eta herritarrei galdetzen die ea gai diren haien atzean ezkutatzen den indarkeria ikusteko. Eta zuk... ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria
ezkutuena da kanpaina honen leloa, eta "honen bitartez gizarteari eskatzen zaio adi egon dadila eguneroko indarkeria-egoeren aurrean, kasu askotan egoera hauek normalizatuta baitaude", azaldu zuten atzo.