Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdiak 2026ko edizioko lehen taldeak iragarri ditu, eta horien artean Alice Cooper, Social Distortion, Imelda May, Jason Isbell & The 400 Unit, Sugar, Evaristo eta Sleaford Mods nabarmentzen dira, besteak beste. Jaialdiaren 24. edizioa datorren urteko ekainaren 18tik 20ra izango da, Mendizabalen.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdiaren beste edizio batzuetan izan direnentzako aurretiko salmenta esklusiboa asteazkenean hasiko da, urriaren 29an, eta salmenta orokorra, berriz, azaroaren 4an, 10:00etan.
Baieztapenen lehen txandaren buru Alice Cooper da alde batetik, shock rockaren aitabitxi eta 1970eko hamarkadatik rockaren funtsezko erreferentzietako bat da
Baieztapenen lehen txandaren buru Alice Cooper da alde batetik, shock rockaren aitabitxi eta 1970eko hamarkadatik rockaren funtsezko erreferentzietako bat da, eta Social Distortion bestetik, Kaliforniako punk rockaren talde aitzindaria, 2021ean jaialdira azken bisita egin zuenetik bost urtera Gasteizera itzuliko dena.
Bi izen nagusiekin batera, Imelda May, Jason Isbell & The 400 Unit, Old Crow Medicine Show, Sleaford Mods, Sugar, The Adicts, Evaristo, Circle Jerks, Corrosion of Conformity, Therapy?, The Damn Truth, The Del Fuegos, Discharge, Split Dogs, Starbenders, Tropical Fuck Storm, Voivod, Rodeo eta Nhil ere iragarri ditu antolakuntzak.
BESTE ALBISTE BATZUK
Bestalde, Zuzenak Kirol Elkarteak 2025-2026 denboraldirako kirol-egitura aurkeztu du gaur goizean. Lehen taldea gurpildun aulkiko saskibaloiko Lehen Mailan lehiatuko da berriro, eta Zuzenak B taldeak Ipar Ligan. Gainera, txikienek prestatzen eta gurpildun aulkiko saskibaloiaz gozatzen jarraituko dute, elkarteak harrobiaren eta kirol inklusiboaren alde egiten duen apustua sendotuz.
Martín Pérez lehen taldeko kirolariak, Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateak, Jon Urresti Vital Fundazioko presidenteak, Itxaso Carrillo Zuzenak Fundazioko presidenteak eta Rubén Martínez Zuzenak Kirol Elkarteko kirol-zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan eman dituzte denboraldi berriari buruzko xehetasunak.
Etxebarriak babesa agertu dio klubari denboraldi berriari begira, eta erakunde publiko gisa duen inplikazioa aitortu du: “pertsona guztiek kirolaz eta jarduera fisikoaz modu inklusiboan goza dezaten errazteko konpromisoa dugu. Konpromiso irmoa da, kirola gure hiriaren bereizgarrietako bat eta gizartea eraldatzeko tresna boteretsua delako: osasuna, bizi-kalitatea, bizikidetza eta ongizate indibidual eta kolektiboa sustatzen ditu”.