Aurreko urteetan bezala, Go!azen kontzertuak bere lekua izango du berriro ere Araba Euskarazen programazioan; beste behin ere agertu da euskararen alde, euskal herritarren artean hizkuntza hori bultzatzeko eta indartzeko asmoarekin. Kontzertua urtarrilaren 9an izango da, Gasteizko Iradier Arenan, antolatzaileek atzo azaldu zutenez. Sarrerak salgai daude.
Hala, eta ildo beretik jarraituz, Lagunak udako kanta aurkeztu ondoren, Go!azen telesaileko protagonistek kontzertu bira berri bat hasiko dute aurten. "Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz. Kontzertu bakoitza ezberdina izango da, protagonistak aldatuko dira, eta emanaldi bakoitzean eskainiko duten abesti zerrenda ere, aldatzen joango da", azaldu eta azpimarratu zuten: "Gasteizko Iradier Arenan izango ditugu urtarrilak 9an, Argantzun ikastolaren alde, Araba Euskarazek antolatutako kontzertuan. Sarrerak Kultura Biziako webgunean salgai daude - https://labur.eus/KB-GOazen-2022-01-09-. Horrela, Go!zenberriro ere Araba Euskaraz programaren alde agertu da. Izan ere, joan den edizioan, ekainean, talde horretako kideak berriro elkartu ziren euskararen alde. Laudion egin zen ekitaldian, bi emanaldi eskaini zituzten, formatu txikian, Go!azen Kontzertua izenburupean. Lehenengo kontzertua goizeko hamaiketan izan zen eta bigarrena geroago, 13.00etan. Bi ordutegietan, osasun alertaren egoeragatik, edukiera 120 pertsonakoa izan zen eta ezinbestekoa izan zen aldez aurretik izena ematea espaziora sartzeko. Edukiera laster osatu zen. Aurten, aurreratu dutenez, urtarrilaren 9an Iraider Arenan izango den kontzertua 19.00etan izango da, baina 18.00etan irekiko da jendea hartzeko. Sarrera bakoitzak 19 euro balio du leihatilan, nahiz eta sarrera aldez aurretik erosiz gero ikusleak hiru euro inguru aurrez ditzakeen.
Apurka-apurka forma hartzen ari da Araba Euskaraz 2022ren edizio berria. Laudion egin zen aurreko edizioa amaitu zenetik, hurrengo edizioaren xehetasun berriak jakin eta aurreratu dira. Adibidez, jakina da Olarizuko zelaiek hartuko dutela hurrengo edizioa. Ekainaren 19an izango da, eta Arabako ikastola guztiak datorren urteko jaia antolatzen ari dira lehen aldiz. Gasteizko Eraztun Berdean kokatua, hiriaren hegoaldean, 120 hektarea betetzen ditu orotara. "Zuhaitzez eta milatik gora landare espeziez hornituta, egun pasa ederra egiteko aukera ematen du, eta datorren urteko Araba Euskaraz ospatzeko leku paregabea da". Hala aurkeztu zuten duela gutxi datorren urtean egingo den Araba Euskaraz jaiaren edizio berria. Bildutako onurak Argantzon Ikastolari zuzenduko zaizkio.
Horrela, antolatzaileek aurreratu zutenez, bildutako dirua ikastola berria eraikitzeko erabiliko da datorren urtean, 2023-2024 ikasturtean ireki nahi dena. Beste helburuetako bat Argantzungo La Puebla ikastola ezagutaraztea eta "Treviño Araba" dela aldarrikatzea da, besteak beste. Gaur egun, Argantzon Ikastolak bi eraikin ditu. Lehena Argantzunen dago eta bigarrena Manzanosen. Azken horretan, klaseak ematen ari dira herritarrek utzitako lokaletan, eraikin berria eraiki arte. "Ikastolen Elkartean aspaldian ari gara jai egunaren eredua aztertzen. Covid-19aren eraginak ere zenbait erabaki hartzera behartu gaitu. Laudion, iragan ekainaren 20an, eginiko Araba Euskaraz eredugarria izan da alde askotatik begiratuta. Horiek horrela, eta horiek aintzat hartuta, hasi gara irudikatzen datorren ekainaren 19ko eguna", adierazi zuten antolatzaileek.
Datorren urtean 41 urte beteko dira lehen Araba Euskaraz programaren barruan, eta antolatzaileek leku berera itzultzea erabaki dute, logo eta lema berarekin. "1981. urtean izan zen lehen Araba Euskaraz jaia, Gasteizen, Olarizun. Ikastolen Elkartean ziren ikastola guztien artean antolatu genuen. Ideia hori berreskuratu eta gaur elkartean ditugun zortzi ikastolen artean, elkarlanean antolatu nahi dugu 2022. urteko Araba Euskaraz", azpimarratu zuten. "Ez da izango jai egun bakar bat. Ikasturte osoan, zortzi ikastoletan, Araba zabalean, jarduera eta ekitaldi desberdinak antolatuko ditugu. Urte osoko jarduna izango da, beraz, eta Araba Euskaraz eguna, urte osoari bukaera ematen dion jai eguna izango da, 2022eko ekainaren 19an. Zortzi ikastoletan sortu ditugu batzorde desberdinak eta lanak banatu ditugu: material salmenta, Tanta zozketa, babesle-laguntzaileak, publizitatea, segurtasuna, urte osoko ekimenak, eguneko egitaraua, muntaketa... Lan asko dira elkarlanean kudeatu beharrekoak", ondorioztatu zuten antolatzaileek.
Kontzertua. Aurreko urteetan bezala, Go!azen kontzertuak bere lekua izango du berriro ere Araba Euskarazen programazioan; beste behin ere agertu da euskararen alde, euskal herritarren artean hizkuntza hori bultzatzeko eta indartzeko asmoarekin. Kontzertua urtarrilaren 9an izango da, Gasteizko Iradier Arenan, antolatzaileek atzo azaldu zutenez. Sarrerak salgai daude.
"1981. urtean izan zen lehen Araba Euskaraz jaia, Gasteizen, Olarizun. Ikastolen Elkartean ziren ikastola guztien artean antolatu genuen. Ideia hori berreskuratu eta gaur elkartean ditugun zortzi ikastolen artean, elkarlanean antolatu nahi dugu 2022. urteko Araba Euskaraz".
"Ez da izango jai egun bakar bat. Ikasturte osoan, zortzi ikastoletan, Araba zabalean, jarduera eta ekitaldi desberdinak antolatuko ditugu. Urte osoko jarduna izango da, beraz, eta Araba Euskaraz eguna, urte osoari bukaera ematen dion jai eguna izango da, 2022eko ekainaren 19an. Zortzi ikastoletan sortu ditugu batzorde desberdinak eta lanak banatu ditugu: material salmenta, Tanta zozketa, ...lan asko dira kudeatu beharrekoak".