Emakumeen sexu-askatasunaren aurkako delituak areagotu egin dira Gasteizen. Zehazki, urtarriletik ekainera bitartean, %41 igo dira salaketak, 2020arekin alderatuta. Zenbakitan, joan den urtean 12 emakumek salatu zuten sexu-erasoak jasan zituztela, eta urte honetan bertan 17 kasu erregistratu dira. Datu horiek Herritarren Segurtasunerako Batzorde batean eman zituzten atzo. Batzorde horretan, Marian Gutiérrez segurtasun-zinegotziak esan zuen, "kasu bakar batek ere kezkatzen gaitu".
Ildo horretatik, EH Bildutik Segurtasun Sailari "neurri zehatzak" eskatu zizkioten, delitu horiek gutxitzeko. Hain zuzen, larritu egin ziren, eta zinegotziak erantzun zuen %41,77ko igoera beste bost kasuri dagokiela: "Bat nator kasu bakar bat gertatzea oso kezkagarria delako kezkarekin", adierazi zuen. Gasteizko Udaletikk DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian zehaztu zutenez, sexu-eraso horiek ez dira hirian egindako bortxaketei dagozkienak, baizik eta sexu-erasoei, hala nola ukitzeei, sexu-jazarpenari, intimitatearen aurkako grabazioei eta exhibizionismoari, besteak beste. Gainera, Marian Gutiérrezek gogorarazi nahi izan zuen Udaltzaingoak protokolo zorrotz batenpean jokatzen duela hirian salatutako sexu-erasoen kasu bakoitzean; lehenik eta behin, biktimari "une oro" lagunduz, eta, ondoren, ustezko erasotzailea atxilotuz, "ia kasu gehienetan", adierazi zuenez.
Batzorde horretan alderdi politikoen artean kezkatu eta eztabaidatu zen beste gai bat azken aste hauetako jomugan dagoen kaleko edana izan zen. Hain zuzen, azken egunotan hirian gertatzen diren koronabirus-kasuen hazkundearen eran-tzule egiten zaio gaueko aisialdiari. Horrela, Alfredo Iturricha Alderdi Popularretik gaueko aisialdi mota honekin amaitzeko eta "egoera hau gehiago ez onartzeko" protokolo zorrotza eskatu zion Udalari. Marian Gutiérrezek erantzun egoera zaila dela erantzun zuen, baina lanean ari direla ere onartu zuen. "Gaur egun, kalean edaten dutenen aurka ari den polizia bat daukagu hirian. Gauero ezartzen da zein eremutatik pasatuko den udaltzaingoa, ez zigortzeko, baizik eta botiloiak ez gertatzeko", azpimarratu zuen. Prebentzio eta zaintza-lan horren ondorioz, gazteak alkohola edateko kon-tzentratzen diren eremuak kontrolatzeaz gain, adingabeei edari horiek ematen dizkieten zentroak eta dendak ere zaintzen dira.
Hori dela eta, maiatzaren 9tik uztailaren 15era bitartean, Gasteizko Udaltzaingoak alkoholaren salmentari buruzko hamar txosten egin ditu inplikatutako 37 lagunekin, Segurtasuneko zinegotziak zehaztu zuenez. Hala ere, Iturrichak disuasio-kontrolak areagotzea eskatu zuen. "Udaltzaingoa oso adi dago kaleko saltzaileen gaiarekin, eta, gainera, prebentzio gisa jokatzen du eta kontroletan aurkitzen dituen botiloiak ere desegiten ditu", ondorioztatu zuen zinegotziak.
Azkenik, EH Bilduk ere hartu zuen hitza batzorde horretan, kasu honetan, Euskadiko hainbat tokitan gertatutako hainbat erasori eta bereizkeria-delituri buruz hitz egiteko, hala nola Basaurin. Hori dela eta, Gasteizko Udalak gaiaren aurrean jardun egiteko eskatu zuen, eta polizia gai horretan prestatzea horren inguruko jarduera egokiak egiteko. Eskaera horri erantzunez, zinegotziak azaldu zuen, joan den urtean 330 udaltzain trebatu zirela 17 saiotan egindako ikastaro batean, Segurtasuneko zinegotzia ere bertan zela.
Sexu-askatasuna. Emakumeen sexu-askatasunaren aurkako delituak areagotu egin dira Gasteizen. Zehazki, urtarriletik ekainera bitartean, %41 igo dira salaketak, 2020arekin alderatuta. Zenbakitan, joan den urtean 12 emakumek salatu zuten sexu-erasoak jasan zituztela, eta urte honetan bertan 17 kasu erregistratu dira. Datu horiek Herritarren Segurtasunerako Batzorde batean eman zituzten atzo. Batzorde horretan, Marian Gutiérrez segurtasun-zinegotziak esan zuen, "kasu bakar batek ere kezka-tzen gaitu".
Erasoak. EH Bildutik Segurtasun Sailari "neurri zehatzak" eskatu zizkioten, delitu horiek gutxitzeko. Hain zuzen, larritu egin ziren, eta zinegotziak erantzun zuen %41,77ko igoera beste bost kasuri dagokiela: "Bat nator kasu bakar bat gertatzea oso kezkagarria delako kezkarekin", adierazi zuen. Gasteizko Udaletikk egunkari honetan zehaztu zutenez, sexu-eraso horiek ez dira hirian egindako bortxaketei dagozkienak, baizik eta sexu-erasoei, hala nola ukitzeei, sexu-jazarpenari, intimitatearen aurkako grabazioei eta exhibizionismoari.
"Gaur egun, kalean edaten dutenen aurka ari den polizia bat daukagu hirian. Gauero ezartzen da zein eremutatik pasatuko den udaltzaingoa, ez zigortzeko, baizik eta botiloiak ez gertatzeko".
37
Udaltzaingoak alkoholaren salmentari buruzko hamar txosten egin ditu inplikatutako 37 lagunekin.