GeuFest, ibilbide oso baten irudikapena
GEU elkarteak bere webgunea eta irudi berria aurkeztu du Jimmy Jazz aretoan, euskararen aldeko apustu berri batean
- Jimmy Jazz aretoa izan zen atzo arratsaldean ospatutako GeuFest-aren antezlekua, GEU elkarteak antolatuta. Bertaratu zirenek aldez aurretik izena eman behar izan zuten inprimaki bat betez, une honetan indarrean dauden segurtasun neurriek garrantzi handia dutelako eta edukiera neurtu behar izan zutelako antolatzaileek.
Jaialdi horretan, ikuskizun bat aurkeztu zuten, eta horrekin batera haien irudi eta webgune berriak, euskararen alde lan egiten jarraituko dutelako, eta gainera itxuraberrituta. Elkarteko koordinatzailea den Azaitz Unanuek aurreratu zuenez, DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin izandako elkarrizketan, 18.00etan ireki zituzten ateak eta 18.30etan hasi zen emanaldia.
GEU-k irudi aldaketa hori egin du, eta aurrera eramaten dituzten proiektuei erreferentzia egiten dieten ekintzekin lotutako emanaldi bat izan zen aurkeztutakoa. Gidaritza Oihan Vegak eraman zuen (monologoen bitartez) eta tartekatu zituzten egiten dituzten ekintzekin lotutako (irakurle kluba, etab.) bideoak, emanaldiak, proiekzioak eta musika.
Temas
Más en Araba
-
Gasteizko Udalak 75.000 euro banatuko ditu nekazaritzako ekoizpen eta banaketa sektorean enplegua sortzea sustatzeko
-
En imágenes: El centro de Gasteiz se convierte en circuito de coches
-
El centro de Gasteiz se convierte en circuito de coches
-
Vox denuncia un intento de quemar su sede de Vitoria, un día después de recibir pedradas