- EH Bilduk Eudeleko Arabako Lurralde Batzordearen ezohiko bilera eskatu du, zerga bilketak toki erakundeetako ogasunetan izango dituen ondorioak aztertzeko. Hala helarazi dio dagoeneko Txelo Auzmendik, Asparrenako alkateak eta EH Bilduk batzorde horretan duen ordezkariak. Gogorarazi duenez, "duela aste batzuk zerga bilketan %12ko beherakada iragarri zuten, eta komunikabideen bidez aipatu dute Foru Ogasunak 100 milioi euro gutxiago jasoko dituela aurten. Hala ere, inork ez du udalekin hitz egin galera horiek udaletako diru sarreretan izango duten eraginari buruz".
"Uste dugu Udaletatik hausnarketa bateratu bat egin beharko genukeela udal interesa eta autonomia lokala defendatuz, datorkigun kolpea ahalik eta gehien arin-tzen lagunduko diguten irtenbideak proposatzeko", azaldu du Auzmendik. EH Bilduk plantea-tzen dituen aukeren artean, Foru Aldundia eta toki erakundeen artean adostutako 2020ko FOFELaren atxikipen bat bigarren seihilekoari dagozkion ordainketetan gauzatzeko azterketa egitea jasotzen da. "2021ean eta ondorengo urteetan Toki Erakundeetan FOFELen erorketak ekarriko duen kolpea ahalik eta gehien arintzeko helburuarekin proposatu du Aldundia eta toki erakundeen artean adostutako konponbide ezberdinak aztertzea". Beraien hitzetan, "behin EUDELen gaiak eztabaidatu ondoren, Arabako Toki Administrazio eta Finantzetako Lurralde Kontseiluan (CETALFA) adostu behar dira"./ Argazkia: