Síguenos en redes sociales:

Atxilotuta konfinamendua hautsi eta txistua botatzeagatik

Agenteei ez zituela neurriak beteko eta ez zueta bere burua identifikatu esan zion eta maskara kendu zuen

- Udaltzainek asteartean 38 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako desobedientzia larria, erresistentzia eta atentatuaren delitua egotzita.

Gertakari hau 8:10ean gertatu zen, patruila batek Jundizeko poligonoan oinez zebilela ikusi zuenean, Covid 19 dela eta hartutako konfinamendu-neurriak errespetatu gabe.

Agenteek galdiarazi ziotenean, esan zuen ez zituela neurriak beteko eta ez zuela bere burua identifikatuko. Ezezko horrek ondorioak ekarriko zizkiola jakinarazi ostean, jarrera berarekin jarraitu zuen. Hori dela eta, poliziak hura menderatzen saiatu ziren polizaren bulegoetara eramateko. Esku-hartze horretan, gizonak maskara kendu zuen eta agenteetako bati txistua bota zion. Hori dela eta, atxilotu ostean, Agirrelandara eraman zuten eta handik bi ordura aske utzi zuten, deitutakoan Gasteizko Epaitegian aurkezteko obligazioarekin.

Bestalde, Udaltzaingoak konfinamendu-neurriak eta mugimendu-murrizketak ez betetzeagatik bi herritar atxilotu ditu. Arrazoi horrengatik, Udaltzaingoak 563 pertsona salatu ditu oraingoz, atzo Udaletxetik jakinarazi zutenez.

Bukatzeko, Psiszko kideek adinekoen hainbat egoitza desinfektatzen jarraitu zuten atzo. Orain arte, egoitza horietako 16 desinfektatu dituzte, eta gaur, lan horrekin jarraituko dute.