GASTEIZ - Demokrazia sendotzeko, kultura hobetzen laguntzeko eta komunitateko erantzunkidetasuna sustatzeko helburuarekin herritarren Partaidetzaren eta Gardentasunaren zinegotzi den Borja Rodríguezek, Herritasunerako Eskola Irekiaren laugarren edizioa aurkeztu zuen atzo.
Zinegotziak bertan azaldu zuen bezala, Eskolaren jarduerak urriaren 10ean hasiko dira Europa jauregian, Federico Mayor Zaragoza Unescoren zuzendari nagusi ohi eta Cultura de Paz fundazioaren presidentearen hitzaldiarekin. “Ahora, sí, nosotros los pueblos” da hitzaldiaren izenburua.
Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Saileko zinegotziak azaldu zuenez, programa hau orain dela lau urte jarri zen abian, aurreko agintaldian Herritarren Partaidetzaren Udal Planaren barruan. “Lehen edizioan 14 jarduera zituen programak; 2018an berriz, 60 baino gehiago izatera iritsi ziren”, azaldu eta gehitu zuen: “Ikasturte honetan gainditu egin da kopuru hori”. Asistentziari dagokionez, Borja Rodríguezek azaldu zuen aurreko ikasturtean 1.895 pertsonak parte hartu zutela antolatutako hirurogei jardueretan baino gehiagotan. Eta zentzu honetan, Rodriguezek azpimarratu zuen “aurreko ikasturtearen aldean, %60 gehiago izan zen eta, horretaz gain, ikasturtean zehar 300 jarraitzaile izan zituen zuzenean, online”. Edizio honetan ere zabaldu egin da programazioa eta hiru hilean behin aurkeztuko da, “gaurkotasunari eta herritarren eskaerei hobeto egokitzearren”.
25 jarduera Agendari dagokionez, zehatz-mehatz, hilabete honetatik abendura bitartean, 25 jardueratik gora hartzen ditu programak. Esate baterako, azaroaren 12an, demokraziari eta herritasunari buruzko hi-tzaldia emango du partaidetza eta gobernantzaren alorreko aditu Fernando Pindadok. Gizarte trebetasunari buruzko lantegiak ere eskainiko dira. Azaroan 7an, hain zuzen ere, umorea eta emozioak lantzeko tailerra egingo da, Virginia Imazen eskutik eta abenduaren 3an eta 4an, “eztabaidatzen ikasteko” lantegia izango da. Axier Urresti ere egon zen prentsaurrekoan, Vital Fundazioko zuzendaria. Izan ere, Fundazioak Hei Txiki Vital antolatzen lagundu du.
Herritartasunerako Eskola Irekiko jarduerak doainik dira eta hitzaldietara joateko, gonbidapenak eskuratu behar dira aldez aurretik gizarte etxeetan. Gainera, lantegi, ikastaro eta bisitetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da.