gASTEIZ - Ttipi-ttapa ttipi-ttapa Korrika, Hemen gaude euskararen alde, Salburuan ere euskararen alde,? eta antzeko leloak errepikatu zituzten atzo milaka euskaltzalek Salburua auzoko kaleetan zehar. Goizeko hamar eta erdiak aldera Korrika sartu zen Salburuan. Lehenik txokolatadan hartu zuten parte hainbeste auzokidek Salburua ikastetxeko patioan. Eta indarrak hartu ondoren Korrikako une zoragarri eta hunkigarri hori bizi izan zuten.

GEU elkartea, Oihaneder Euskararen Etxea eta ALEA aldizkariak elkarrekin egin zuten kilometroa, aurten Salburuan. Bertan goizeko 10.30etan elkartu ziren, lekukoa hartzeko zain. 2.523. kilometroa egokitu zitzaien Joan Karlos I eta Stockholm kaleen bidegurutzean. Edizio honetan milazangoarekin batera egin zuten Korrikaren ibilbidea hirian zehar, guztion urrats sendoekin euskarari bultzada ematen dion milazangoa. - B.M.