NAFARROA OINEZ
Non. Bilbo
Noiz. Urriak 18
Leloa. Hamabortz, ama bat
Elizondoko Baztan Ikastola izango da Nafarroa Oinez antolatuko duena. Baztan Ikastola, Nafarroako Ikastolen Elkarteko 15 ikastolen artean beste bat gehiago da, eta aldi berean, Baztango 15 herrieskolen artean beste bat gehiago, 1982an Udalak Ikastola bere gain hartu baitzuen. Eraikinak publikoak dira, Udalarenak. Gainontzeko eskolei bezala, diruz laguntzen diote Udalak. Krisiak krisi, baina, aurrekontua gero eta murritzagoa da, eta ez dago eskola guztien beharrak asetzeko diru nahikorik. Euskal kulturan hazi eta hezi nahi duten ikasle eta familien beharrak ase ahal izateko, behar beharrezkoak dituzte instalazio egokiagoak eta zabalagoak. Eta behar horiei aurre egiteko nahitaezkoa da babes ekonomikoa, Ikastolako 122 ikasleek eta bertan lan egiten duten irakasleek baldintza egokietan lan egin dezaten. Beraz, aurtengo helburua, euskarari bultzada emateaz gain, ikastolako azpiegiturak hobetu eta handitzeko baliatuko da festaren ondotik lortzen den dirua.
HERRI URRATS
Non. Senpere
Noiz. Maiatzak 10
Leloa. @txik ikastol@
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa nagusiaren 32. edizioa 2015eko maiatzaren 10ean ospatu zen Senpereko aintziraren inguruan. @xik ikastol@ lemapean, Seaskak hainbat animazio eta ikusgarri antolatu zituen. Festa honen helburua dirua biltzea izan da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko. Kaskarotenearen helburua zentrua kokatzen den lurra erostea da. Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun dio.Herri Urratsen aurtengo edizioari esker, Ziburuko Kaskarotenea ikastola aurrera egiteko intentzioa du, behar duten dirua lortu eta Ziburuko euskal ikasleei euren lekua eman nahi die, Ipar Euskal Herriaren euskalduntze prozesuan aurrerapauso bat emanez.Aurten, besteak beste, Willis Drummond, Glaukoma, Maialen, Aire Ahizpak, Kalakan, Zezenaren taldea, Torii, Nahia & Matthys edo Betagarri bezalako taldeak zuzenean preziatzeko parada izan dute.
KILOMETROAK
Non. Usurbil
Noiz. Urriak 4
Leloa. Gattunk
Orioko Herri Ikastolari lekukoa hartuta, aurtengo Kilometroak jaia Usurbilgo Udarregi Ikastolaren aldekoa izango da. Bi ikastolak elkarrengandik hain gertu izanik, errazagoa da elkarlanean aritzea, hau da, Oriokoen esperientziaz busti eta beraien jaia antolatzea. Urte luze eta polita izango da Usurbilentzat, guraso zein herritar, elkarrekin ariko baitira proiektuaren alde lanean.Udarregi Ikastola 1968an sortu zen Frankismoaren mamua gainean izanda. Erabaki zaila izaten zen gurasoentzat haurrak ikastolan hezi edo ez aukeratzea, eta gutxi batzuk hasi baziren ere, urtez urte gora egin zuen, gaur arte; une honetan 700 ikasle ditu. Kilometroak jaiak ikastolei ematen dien bultzada baliatu nahi dute, batetik, ikastolaren eraikin berriaren finantziazioan laguntzeko, eta bestetik, garatzen ari diren hezkuntza proiektu berriari bultzada emateko. Kilometroen jai ofiziala egun bakarrean zentratu arren, urte guztian hainbat ekimen egingo dira herrigintzan sakontzeko, guztion arteko harremanak sendotzeko.
IBILALDIA
Non. Bilbo
Noiz. Maiatzak 31
Leloa. Harro ibili
Orain arte antolatu diren Ibilaldi guztiekin alderatuta, 2015eko maiatzaren 31n Harrobiak antolatu zuen Ibilaldian honako hau izango da adierazgarriena: Harrobiak lanbide heziketako ikasketak ematen dituela, Bizkaiko 16 eta 65 urte bitarteko pertsona euskaldunentzat zuzendutako prestakuntza-proiektua delako. Hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzen duten guztientzat, baita langile eta langabetu euskaldun guztiontzat ere. Hau honela izanik, Ibilaldian jaso den dirua Harrobiak ondorengo helburuetan laguntza izateko erabiliko du: lanbide-heziketaren proiektuetarako ekipamenduak, prestakuntza-espazioak, zerbitzuak hartzen dituen Bilboko Harrobia enparantzako eraikin berrirako eta Lanbide heziketako zikloen kopurua handitzeko.