Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, ekainaren 29an, hodei askorekin hasiko dugu eguna, baina arratsaldean ostarteak zabalak izango dira. Goizean berriz ere behe-hodeiak nagusituko dira eta iparraldean zirimiria egin dezake, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira, eta arratsaldea nahiko argia izango da. Hegoaldean ere giro eguzkitsua izango dugu goizean.

Iparraldeko haizea ibiliko da berriz ere, eta tenperatura ez da askorik aldatuko. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 17 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bigarren partean 1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 05:09an eta 17:24an izango dira, eta itsasbehereak 11:09an eta 23:34an. Uraren tenperatura 24 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

 Zerua oso hodeitsu egongo da egunaren lehen zatian; egunaren bigarren zatian hodeiak gutxituko dira, bereziki Araban. Kantauri isurialdean euri txiki-ertaina egingo du; baliteke goizaldearen hasieran zenbait lekutan zaparradak handiak izatea. Arratsaldean atertzera egingo du. Gainerakoan baliteke egunaren lehen zatian noizbehinka euri txikia egitea. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin Araban arratsaldean. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira, egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik edo gutxi igoko dira.