Síguenos en redes sociales:

Udazkeneko giro aldakorra astelehenean

Euri pixka bat egin dezake

Udazkeneko giro aldakorra asteleheneanMiguel Acera

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, urriaren 20an, udazkeneko giro aldakorra espero da. Zerua hodeitsu egongo da orokorrean, baina noizbehinka ostarteak zabal daitezke, bereziki arratsaldetik aurrera. Tarteka euri pixka bat egin dezake; goizaldean eta goizean goiz, Kantauri isurialdean gehienbat, zaparrada mardulagoak egin ditzake.

Mendebaldeko haizea ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusi, baina tarteka ipar-mendebaldetik joko du, batez ere arratsaldean eta Kantauri isurialdean. Tenperatura maximoak beste apur bat jaitsiko dira eta 20 gradu ingurukoak izango dira denean.

HIRIBURUETAN

Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 19 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 20 gehienez.

Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 2-2,5 metro ingurukoak.

Itsasgorak 04:48an eta 17:01ean izango dira, eta itsasbehereak 10:44an eta 23:06an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

BALORAZIOA

"Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, eta goizean hodeitza txikituz joango da, zerua tarteka hodeitsu gelditu arte, bereziki Kantauri isurialdean. Noizbehinka euri txikia egingo du, Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertaina; eguerdirako atertuz joango da eta gainerako orduetan baliteke han-hemenka euri txikia egitea", esan eta gaineratu dute Euskalmetetik: "Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; Araban mendebal/hego-mendebaldekoa nagusituko da, bolada gogor batzuekin, eta kostaldean goizaldean baliteke ipar-mendebaldekoa nagusitzea bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira Kantauri isurialdean eta aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira Mediterraneo isurialdean. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira, batez ere Kantauri isurialdean".