Cyberzaintza Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak Cyberzaintza zurekin doa izenburuko kanpaina jarri du martxan, zibersegurtasunaren gaia publiko orokorrari hurbiltzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.
Kanpaina aldiriko tren batean girotutako bideo batean datza, non eguneroko bizitzako egoera batzuk irudikatu diren eta protagonista eta Cyberzaintzaren alter egoak bidaiariak ohartarazten dituen beren ekintzek dakartzaten arriskuez. Horrela, hiru kontzeptu funtsezkoak dira iragarkian: Pentsatu. Babestu. Errespetatu.
KANPAINAREN HELBURUA
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailetik aste honen hasieran bertan azaldu dutenez, kanpainaren helburua da herritarrek zibersegurtasuna gertukotzat hartzea, egunerokoan aplikatzeko erraza izatea eta teknologia berriekin harremanetan jartzeko praktika normala izatea, bereziki kolektibo kalteberenak nabarmenduz, hau da, adinekoak, haurrak dituzten familiak eta adingabe nerabeak.
Eremu profesionaleko zein pertsonaleko sareko erosketa ere zeharka txertatu da iragarkian, arreta jarrita teknologiaren erabiltzaile helduen kolektiboan
Eremu profesionaleko zein pertsonaleko sareko erosketa ere zeharka txertatu da iragarkian, arreta jarrita teknologiaren erabiltzaile helduen kolektiboan.
Kanpainaren bidez, Cyberzaintzaren web atarian kontsulta daitezke ziberarrisku ohikoenak prebenitzeko jarraibide nagusiak laburbiltzen dira. Horrela, agentziak informazio atariaren bidez egiten duen laguntza lana ezagutaraztea ere bada helburua. Doako kontsulta eta informazio tresna da, errutina digital ziberseguruak ezarri nahi dituzten pertsona guztientzat.