Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, maiatzaren 16an, egunak aurrera egin ahala, hobera egingo du eguraldiak.

Egunaren lehenengo partean oso hodeitsu egongo da, batez ere goizaldean eta goizean goiz, eta euri pixka bat egin dezake. Goiz erditik aurrera hodeitza saretzen hasiko da, atertu eta arratsalde eguzkitsua geratuko da, ostarte zabalekin.

Egunaren hasieran mendebaldeko haizea ibiliko da, eta gero arratsaldean iparraldera edo ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 17 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 17 gehienez.

BALORAZIOA

Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta eguerdi inguruan baretu eta egunaren bigarren partean ipar-osagaikoa izango da 2-3koarekin; itsaskia edo itsaskia handia eragingo du, eta egunaren bigarren partean itsaso kizkurra edo itsaskirria.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:27an eta 19:45ean izango dira, eta itsasbehereak 01:59an eta 13:32an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

"Zerua oso hodeitsu egongo da goizaldean eta goizean goiz; egunaren erdialdeko orduetan hodeiak gutxitu egingo dira eta arratsalde-gauean zerua hodei gutxirekin geratuko da, tarte hodeitsu batzuekin Kantauri isurialdean, bereziki ekialdean. Egunaren lehenengo partean euri txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdearen ekialdean. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahula ibiliko da goizaldean eta goizean goiz, bolada gogorrekin, batez ere kostaldean eta Araban. Arratsaldean ipar-osagaiko haizea ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira; egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira", azpimarratu dutenez.