Euskalmet, euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, asteartea, abuztuak 13, Kantauri isurialdean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta noizean behin zirimiria egingo du. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, arratsaldean hodeitza handituz joango da. Zenbait lekutan zaparrada ertainak eta trumoitsuak izan daitezke, bereziki arratsaldean eta gauean.

Tenperatura maximoak Kantauri isurialdean gutxi jaitsiko dira eta gainerakoan nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoak hurrengoak izango dira hiriburuetan: Donostin 26 gradu, Bilbon 25 gradu eta Gasteizen 26 gradu. Marearen egoera hurrengoa da. Itsasgora 11:12etan izango da , berriz; itsasbehera 17:23etan.

Balorazioa

"Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Kantauri isurialdean noizean behin euri txikia egingo du. Zaparradak bota ditzake eta zenbait lekutan ertainak eta trumoitsuak izan daitezke, bereziki arratsaldean eta azken orduetan noizean behin handiak izan daitezke Kantauri isurialdeko zenbait lekutan, bereziki ekialdean. Ipar-osagaiko haizea ahula ibiliko da, ipar-mendebaldeko haizea nagusi izanik, arratsaldean indartu egingo da, tarte biziekin eta bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da, bereziki Araba hegoaldean, bertan nahikoa edo nabarmen jaits daiteke", baloratu dute Euskalmetetik.

Bihar zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Han-hemenka euri txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Noizean behin zaparrada trumoitsuak izan daitezke, bereziki goizaldean eta goizean goiz Kantauri isurialdeko zenbait lekutan handiak izan daitezke, batez ere ekialdean. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura gutxi jaitsiko da.