Síguenos en redes sociales:

Giro motelagoa larunbatean

Arratsaldean hodeitza txikituz joango da, baina gauen berriro hodeiak ugaritu egingo dira

Giro motelagoa larunbateanEP

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, ekainaren 29an, giroa motelagoa izango da. Haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du eta nahiko bizi ibiliko da, batez ere kostaldetik gertu. Estalia egongo da ordu askotan eta denean egingo du euria; bereziki goizean zaparradak mardulagoak izan daitezke eta zaparradekin batera trumoi-ekaitzak jo dezake. Arratsaldean hodeitza txikituz joango da, baina gauen berriro hodeiak ugaritu egingo dira.

Tenperatura jaitsi egingo da eta balio altuenak 19-22 gradu ingurukoak izango dira lurralde osoan

Tenperatura jaitsi egingo da eta balio altuenak 19-22 gradu ingurukoak izango dira lurralde osoan. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 23 gehienez.

"Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, goizean indartuz joango da 5ekoa izan arte, eta gauean ahuldu eta 3kora jaitsiko da; itsaskia eta itsaski handia eragingo du, eta gauean itsaskirria", azpimarratu dute Euskalmetetik. Eta gaineratu dute: "Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, gauean metro batera jaitsiz. Itsasgorak 11:31n eta 23:57an izango dira, eta itsasbehereak 05:06an eta 17:30ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da", ondorioztatu dute bertatik azkenik.