Uda giroa astearte honetan
Egunaren amaieran zaparrada trumoitsuak bota ditzake
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, ekainaren 25ean, uda giroa gailenduko da eta tenperatura are gehiago igoko da. Goizean goiz barnealdean lainoguneak sor daitezke, baina egunaren zati handi batean eguzkia jaun eta jabe izango da.
Hegoaldeko haizea ibiliko da eta barnealdeko hainbat lekutan tenperatura 28-30 gradura hurbilduko da. Arratsaldeak aurrera egin ahala bero-hodeiak agertuko dira, haizeak iparraldera egingo du eta egunaren amaieran zaparrada trumoitsuak bota ditzake.
Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 30 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 30 gehienez.
Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerdian ipar-ekialdera egingo du, 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:46an eta 20:04an izango dira, eta itsasbehereak 01:30ean eta 13:46an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Goizean lainoa eta lanbroa sortuko dira. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da. Arratsalde-gauean berohodeiak agertuko dira, bereziki barnealdean, Araban zaparrada trumoitsuak izan daitezke. Hego-osagaiko haize ahulbizia ibiliko da, goizean ekialdeko mendi inguruetan bolada gogorren batekin; eguerdian kostaldean ipar-ekialdera egingo du eta arratsaldean barnealdean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak igo egingo dira: nahikoa kostaldean eta nabarmen edo asko barnealdean".
Temas
Más en Actualidad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha