G9 Taldearen hezkuntza berrikuntzari buruzko I. Jardunaldiak
Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Bizkaia Aretoa hezkuntza berrikuntzaren erreferente bihurtu da aste honetan, bertan egin baitira G9 unibertsitate taldeak (G-9) gai horretan sakontzeko antolatu dituen lehenengo jardunaldiak.
Jardunaldietan taldeko unibertsitate publikoetako hogeita hamar bat irakasle entzutetsu bildu dira, bi egunez, eta ideia eta estrategia berritzaileak trukatzeko diseinatuta egon dira.
Hasiera eta abiapuntu komunak
Inaugurazio ekitaldian Bizkaiko Campuseko errektoreorde Gorka Moreno izan zen, eta irakaskuntza berrikuntzaren dualtasuna nabarmendu zuen, “goi mailako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta gizarteari mesede egiteko bitarteko gisa”. Era berean, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreorde Laura Vozmedianok jardunaldi horien balioa nabarmendu zuen, "ideia eta ezagutza berrien hazitegi" gisa; eta Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalarrek, berriz, jardunbide egokiak trukatzearen garrantzia azpimarratu zuen, bai eta erakundeen arteko lankidetzarena ere.
Garapen profesional eta metodologikoa
Jardunaldien ardatza ikaskuntza eta ebaluazio metodologia aktiboak eta horien sustapena izan dira, ezinbestekoak baitira ikaslearentzat garrantzitsuak diren gaitasun praktikoak garatzeko. Gainera, nabarmendu da ikaskuntzazerbitzua funtsezko tresna dela zerbitzu komunitarioak eta ikaskuntza akademikoa uztartzeko; ikaslea, horrela, profesionala izateko prestatzeaz gain, herritar konprometitu izateko ere prestatzen da.
Jardunaldien etorkizuna eta jarraipena
Jardunaldiak etorkizunean ere egiten jarraitzeko asmo argiarekin diseinatu dira eta, UPV/EHUko errektore Eva Ferreirak adierazi duenez, txandaka egingo dira G9 taldeko unibertsitateen egoitzetan. “Ekimen honek, parte hartzen duten erakundeen arteko loturak sendotzeaz gain, jakintzak eta esperientziak etengabe trukatzea ahalbidetzen du, eta horrek erakunde bakoitzaren hezkuntza eskaintza aberatsagoa izatea dakar”, esan du Ferreirak.
Temas
Más en Actualidad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha