9 urte eta 9 hileko espetxe zigorra ezarri diote EHUko katedradun bati ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik
Ondasun publikoak bidegabe erabiltzearen, prebarikazioaren, dokumentu publikoak faltsutzearan eta administrazioari iruzur egitearen delituengatik
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salak 9 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun bati, ondasun publikoak bidegabe erabiltzearen, prebarikazioaren, dokumentu publikoak faltsutzearan eta administrazioari iruzur egitearen delituengatik.
Gainera, EAEko Auzitegi Nagusitik jakinarazi dutenez, 2 urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zaio bere emazteari, administrazioari iruzur egitearen, ondasun publikoak bidegabe erabiltzearen eta prebarikazioaren delituengatik, Bizkaiko Auzitegiak aurretiaz ezarritako zigor epaiaren zati bat ezeztatzen duen ebazpenean.
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin ditu Bizkaiko Auzitegiak frogatutzat jotako delitu ekintzak. Haren arabera, katedradunak EHUko sail bateko eta master bateko zuzendari postuak baliatu zituen, behar ez ziren edo masterraren zuzendaritzak eman ez zituen kontzeptuengatik fakturak egiteko. Unibertsitateko kontabilitate zerbitzuak masterreko ikasle ohien elkarte baten titulartasuneko kontu batean ordaindu zituen fakturak, baina elkarte hori berak eta bere emazteak kudeatzen zuten.
Gainera, auzipetuak bere emaztearekin hitzartuta eta adostuta jardun zuen, hura kontratatzeko masterrerako zerbitzuak eman zitzan, normalean ezarritako kontratazio prozedura saihesten ari zirela jakin arren.
Lehen Auzialdiko auzitegiak 8 urte, 6 hilabete eta 4 eguneko espetxe zigorra ezarri zion guztira katedradunari, eta 2 urte eta 2 egunekoa emazteari, eta bidegabeko atzerapenen aringarria hartu zuen kontuan.
Temas
Más en Actualidad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha