EAEko landa ostatuetan 19.188 sarrera zenbatetsi dira maiatzean
Bidaiarien sarrerak %31,8 gehitu dira maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landa ostatuetan eta %47,6 apartamentu turistiokoetan
Bidaiarien sarrerak %31,8 gehitu dira maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landa ostatuetan eta %47,6 apartamentu turistiokoetan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Zehazkiago, EAEko landa ostatuetan 19.188 sarrera zenbatetsi dira maiatzean, eta horiek 39.905 ostatu gau ekarri dituzte, hau da, aurreko urtean baino %27,3 gehiago.
Aurreko urteko maiatzaren aldean %23,0 gehitu ondoren, atzerriko bidaiarien sarrerak EAEko landa ostatuetan maiatzean izandako sarrera guztien %32,7 izan dira, eta, ostatu gauen kasuan, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren %34,9 izan dira, aurreko urteko hilabete beraren aldean %39,7 gehitu ondoren.
Lurraldeen arabera, maiatzeko sarreren urte arteko igoera %37,3koa izan da Araban, %31,3koa Gipuzkoan eta %29,2koa Bizkaian. Ostatu gauen kasuan, %36,5 gehitu dira Bizkaian, %25,8 Gipuzkoan eta %17,9 Araban.
EAEko landa ostatuen batez besteko egonaldia 2,09 egunekoa izan da maiatzean, iaz 2,16 eguneko izan zen bitartean. Plazen eta gelen araberako okupazio mailak %6,4 eta %7,0 puntu igo dira, hurrenez hurren, eta %29,2an kokatu dira plazen arabera neurtuta, eta %34,5ean gelen arabera neurtuta.
Bestalde, EAEko apartamentu turistikoek 19.904 bidaiari sarrera zenbatetsi dituzte maiatzean, eta horiek 63.577 gaualdi ekarri dituzte, 2023ko maiatzean baino %30,0 gehiago.
EAEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien %45,1 eta gaualdi guztien %43,7 atzerriko bisitariei dagokie, urte arteko %51,2ko eta %28,3ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.
Halaber, apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,19 egunekoa izan da maiatzean, 2023ko hil berean baino txikiagoa. Lurraldeka, batez besteko egonaldia 8,16 egunekoa izan da Araban, 4,65ekoa Gipuzkoan eta 2,10 egunekoa Bizkaian.
Temas
Más en Actualidad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha