Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, ekainaren 20an, ezegonkortasunak jarraipena izango du eta hodeiak izango dira nagusi zeruan. Egunean zehar zaparrada trumoitsuak botako ditu; egunaren lehen partean ekaitz mardulenak ekialdean espero dira, Nafarroan eta Iparralden bereziki, eta arratsaldean barnealdean izango da ekaitzak izateko probabilitate handiena, eta baliteke zaparradak handiak izatea. Kazkabarra egin dezake.

Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizearekin, tenperatura beste apur bat jaitsiko da, eta, era horretan, beroenak 19-21 gradu artean geratuko dira. Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituz, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 04:08an eta 16:30ean izango dira, eta itsasbehereak 10:13an eta 22:36an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Balorazioa

"Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak egingo ditu, probabilitate handiagoarekin egunaren bigarren partean; orduan zenbait tokitan handiak izan daitezke. Ipar-osagaiko haize ahulbizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin Araban arratsaldean; goizaldean eta goizean goiz mendebal/iparmendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira eta maximoak jaitsi egingo dira; gutxi kostaldean eta nahikoa barnealdean".