Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, ekainaren 19an, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta ezegonkortasun apur bat ere izango da. Goizean ostarteak zabalak izango dira momentu askotan; arratsaldean, aldiz, bero-hodeiak agertzen hasiko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, baina probabilitatea aurreko egunekoa baino txikiagoa izango da.
Haizea ahul ibiliko da; goizean iparraldetik finkatuko da eta arratsaldean zakartu egingo da, batez ere Araban. Tenperatura maximoek jaisten jarraituko dute. Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 23 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 28 gehienez.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta ondoren itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:25ean eta 15:49an izango dira, eta itsasbehereak 09:32an eta 21:53an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Goiz-lanbroa. Zerua partez hodeitua egongo da; egunaren bigarren partean bero-hodeiak izango dira. Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak egin ditzake noizbehinka, bereziki barnealdean eta gauean. Goizaldean norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; goizean ipar-osagaitik finkatuz joango da, ahul-bizi, lehenbizi kostaldean eta arratsaldean barnealdean, bolada gogor batzuekin egunaren bigarren partean, bereziki Araban. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da", azpimarratu dute Euskalmetetik.