Arabako Aldundiak eta euskara zerbitzuen sareak formakuntza saioak antolatu dituzte hezitzaile eta begiraleentzat
Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Euskara Zerbitzuen Sareak formakuntza saioak prestatu dituzte uda honetan, urtero bezala, aisialdiko ekintzetan arituko diren hezitzaile eta begiraleentzat, euskararen sozializazioa nola landu ikasteko.
Saioen helburuak dira hezitzaileei aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzearen garrantzia helaraztea
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioen helburuak dira hezitzaileei aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzearen garrantzia helaraztea, horretarako erabili ohi diren estrategiak azaltzea eta erabili daitezkeen ekintzak eta jarduerak partekatzea. Saio arinak eta eraginkorrak izango dira.
Halaber, Arabako kuadrilletan ere aukera egongo da udako aisialdi jardueretan euskararen sozializazioa nola landu ikasteko. Bertako begiraleei zuzenduta, hainbat formakuntza saio antolatu dira, lurralde osoan zehar.
Lehen saioa astelehen honetan izango da, ekainaren 17an, Dulantzin, eta ondoren, Zigoitian
Horrela, lehen saioa astelehen honetan izango da, ekainaren 17an, Dulantzin, eta ondoren, Zigoitian (ekainak 26), Amurrion (uztailak 1), Kanpezun (uztailak 2), Guardian (uztailak 3) eta Laudion (uztailak 4) egingo dira.
Gasteizko Udalak ere antolatuk ditu saioak, eta ekainaren 21ean eta 22an izango dira Montehermoson
Gainera, Gasteizko Udalak ere antolatuk ditu saioak, eta ekainaren 21ean (10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara) eta 22an (10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara) izango dira, Montehermoson, ondorioztatu dutenez.
Temas
Más en Actualidad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha