Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, ekainaren 15ean, egunak aurrera egin ahala, hobera egingo du. Goizaldean eta goizean goiz hodei dezente izango ditugu eta Kantauri isurialdeko zenbait tokitan euri apur bat egin dezake, batez ere ekialdean. Orduek aurrera egin ahala, hodei geruza saretu eta ostarteak gero eta zabalagoak izango dira.

Haizeak ipar-mendebaldetik eta iparraldetik joko du batez ere, eta tenperaturak behera egingo du

Haizeak ipar-mendebaldetik eta iparraldetik joko du batez ere, eta tenperaturak behera egingo du: 20 graduren bueltan ibiliko da ipar partean, eta 24-25 gradu inguruan Nafarroa hegoaldean. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 23 gehienez.

Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaleko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, arratsaldean ipar/ipar-mendebaldekoa, eta arratsalde-gau partean ahulduz joango da eta egunaren amaieran norabide aldakorrekoa ibiliko da, 2ko indarrarekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta arratsaldean baretuz joango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 12:32an izango da, eta itsasbehereak 06:15ean eta 18:30ean. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.