Síguenos en redes sociales:

Espazioa irabazteko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira Gasteizko Mendizabaleko gunean

Espazioa irabazteko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira Gasteizko Mendizabaleko guneanUtzitakoa

Gasteizko Udaleko Espazio Publikoko eta Auzoetako Sailak eta Last Tour enpresak Mendizabaleko esparruan espazioa irabazteko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak amaitu dituzte, eta horrela, ekainaren 20tik 22ra ospatuko den Azkena Rock Festival jaialdia izango da azken asteotan egin diren hobekuntzez baliatuko den lehen ekitaldi handia.

Beatriz Artolazabal Gasteizko alkateorde eta Espazio Publikoko eta Auzoetako zinegotziak adieazi duenez, "espazioa hobetzeko eta bertan garatzen diren jarduera guztietarako positiboak izango diren esku hartzea izan dira, hala nola barraketarako, zirkurako edo Azkena Rock jaialdiko kontzertuetarako".

Inguruneak irisgarritasun hobea izatea lortu dutela nabarmendu du

Gainera, inguruneak irisgarritasun hobea izatea lortu dutela nabarmendu du, eta ikusmen osoa eragozten zuten oztopoak kendu direla. "Beraz, esparru lehiakorragoa, oinezkoentzat erosoagoa eta gardena izango dugu", ziurtatu du.

Hala, aparkalekuaren inguruan zeuden bederatzi metroko hormigoizko hiru zutoin kendu dira, aparkalekua erabat irekita egotea eragozten zutelako, ikuspena mugatzen zutelako eta, batzuetan, atrakzio edo agertoki berriak jartzea zailtzen zutelako. Dorreak desagertu dira, baina lekua prest eta zimendatuta utzi da, uneren batean berriro jarri behar badira ere.

Aldi berean, barrutirako sarbideak hobetu dira berdeguneetatik, perimetroko hainbat tokitan zintarriak jaitsita. Orain arte, jaitsitako sarbide bakarra zegoen, iparraldetik.

Bukatzeko, Azkena Rock Festival jaialdiaren sustatzailea den Last Tour enpresak kontratatutako lanen bidez, lursail txiki bana egokitu dira Tortilla mendiaren hegalean eta Maite Zuñiga kalearen alboan, eta, horrela, jarduera berriak garatzeko espazioa handitu da.