Síguenos en redes sociales:

Ekologistak Martxan-ek Guggenheim Urdaibairi eta Getariko atungorri makroganjari eman die 2024ko Bandera Beltzak

Ekologistak Martxan-ek Guggenheim Urdaibairi eta Getariko atungorri makroganjari eman die 2024ko Bandera BeltzakAlex Larretxi

Ekologistak Martxan elkarteak Urdaibaiko (Bizkaia) Guggenheim museoaren proiektuari eta aurki Getarian (Gipuzkoa) jarriko den atungorri makrogranjari eman die 2024ko kutsaduragatiko Bandera Beltza saria. Donostiako Santa Klara uhartearen eta Leioako (Bizkaia) Lamiakoko paduraren kudeaketa txarrek ere aintzatespen hori jaso dute.

Urtero bezala, Ecologistas en Acción taldeak 'Bandera Beltzak 2024' txostena argitaratu du, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko, eta, euskal kostaldean enpresen eta administrazioen jarduera arretaz jarraitu ondoren, Ekologistak Martxan-ek bere lau Bandera Beltzak aurkeztu ditu.

Horrela, elkarte ekologuistak jakinarazi duenez, Guggenheim Bilbao Museoak Urdaibaiko Biosfera Erreserban duen proiektuak Bandera Beltza jaso du berriro, kutsaduragatik. Azken urtean "hainbat gorabehera publiko" izan dira Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Kostaldeen Zuzendaritza Nagusiaren "lankidetza bereziarekin".

"Zuzendaritza horrek zortasuna 100 metrotik 20ra murriztea baimendu du, gaur egun Muruetako ontziolak dauden lurretan museoa eraikitzea erraztuz. Lursail horiek, gainera, deskontaminatu eta berriro naturalizatu beharko lirateke, bertan lan egin duen enpresak 2018an amaitutako emakidan oinarrituta", salatu du.

Halaber, Gipuzkoako kostaldearen kutsaduragatiko 2024ko Bandera Beltz bat Getariara doa, kostaldetik 3,6 miliara jarriko den makrogranjara, hain zuzen. 300 hektareatik gorako makrogranjaren instalazioak, 100 metro inguruko sakonerarekin, "eragin handia" izango du kokatuko den eremuan, "oso litekeena" delako instalazio horri "beste batzuk jarraitzea datozen urteetan, horrela gure kostaldeetako itsas ingurunearen degradazioa areagotuz".