Artium museoak EHUko Arte Ederren Fakultatearen lehen urteetako espiritua berreskuratuko du larunbatean Udaberri Festan
Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Udaberri Festa programa antolatu du larunbaterako, ekainaren 15erako, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultatearen 1980ko hamarkadako lehen garaiko espiritua berreskuratzeko.
Museoko arduradunek jakinarazi dutene, 'edonor denok inor ez' erakusketaren esparruan, eta Sergio Rubira, Mikel Onandia eta Leire Vergara komisarioen eskutik, Udaberri Festaren inguruan erakusketaren hainbat protagonista bilduko dira.
Programa hasteko mahai-inguru bat egingo da, 1980ko hamarkadan fakultatean ikasle izandako Susan Talayeroren, Julia Irazustabarrenaren eta Miguel Angel Gaüecaren parte hartzearekin, Ismael Manterola Artearen Historiako irakasle eta fakultateko egungo dekanoarekin batera. Arte Ederretako Goi Eskola Fakultate bihurtu ondoren arte ikasketak nola sendotu ziren edo artearen irakaskuntza eta horiek unean uneko errealitate sozial eta artistikoarekin dituzten loturak izango dituzte mintzagai.
Bestalde, 1982-1983 ikasturtean sortutako Ikus-Entzunezkoen Saileko ikasle eta irakasle ohi Josu Rekalde ere egongo da Udaberri Festan. Arte ikasketetan mugimendudun irudia sartzeak izan zuen eragina gogoratuko du, EHUkoa izan baitzen Espainiako Estatuan diziplina horretan sortu zen lehen saila.
Sarrera horren ondoren, Arte Ederren Fakultatean graduatu berri diren artisten bideo proiekzio saio bat egongo da. Jon Otamendi eta Natalia Vegas izan dira hautatzaileak, eta Imanol Abad Martinez, Ander Amuriza, Maria Cascon, Jone Erzilla, Koba Gomez, John Mark Hill eta GIULIA TESTA kolektiboa (Leire Aranberri & Maialen Olite) hautatuak.
Udaberri Festa Nizeren kontzertuarekin amaituko da. Rock alternatibotik gertu dagoen baina estilo nahasketa batean mugitzen den taldea fakultatean sortu zen, eta urrian kaleratuko duen disko berria prestatzen ari da orain.
Temas
Más en Actualidad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha