Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmen bat sinatzea onetsi du, 2024. urtean lurraldean eragina izango duten inbertsioak finantzatzeko hiriburuan, eta foru erakundeak 2,5 milioi euroko ekarpena egingo du zuzeneko diru laguntza gisa. Arabako Batzar Nagusiek 2022an onartu zuten laguntza, 2023an gauzatzeko, eta ekitaldi honetarako luzatu da.
"Lankidetza horren helburua azpiegitura eta zerbitzu publikoak finantzatzea da, eta gasteiztarrek ez ezik, Arabako gainerako udalerrietako herritarrek ere jasoko dituzte onurak"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak azaldu duenez, "lankidetza horren helburua azpiegitura eta zerbitzu publikoak finantzatzea da, eta gasteiztarrek ez ezik, Arabako gainerako udalerrietako herritarrek ere jasoko dituzte onurak".
Inbertsioak 3,2 milioi eurokoak dira guztira, eta Arabako Aldundiak 2,5 milioi euroko ekarpena egingo du, bi ordainketatan banatuta: bat hitzarmena sinatzean eta bestea aurrerago, behin lehen ordainketa justifikatu ondoren.
Foru erakundearen finantzaketa jasoko dute esku hartzeen artean daude inbertsioak Gardelegin, hobekuntzak kirol eta kultur arloko instalazioetan
Foru erakundearen finantzaketa jasoko dute esku hartzeen artean daude inbertsioak Gardelegin, hobekuntzak kirol eta kultur arloko instalazioetan, industrialdeak eraberritzea eta asfaltatzea, bide segurtasuna hobetzea eskola inguruneetan, Arabako Parke Teknologikoko bidegorriaren konexioa, Izaskun Arrue Kulturguneko ekipamendua, haur parkeak eta udalez azpiko erakundeetan egin beharreko inbertsioak.