Gasteizko kultura-ehunaren pultsua hartu du Udalak
Kultura Zerbitzuak lan jardunaldia deitu du Europa Biltzar Jauregian kultur eragileekin
2024-2028 Plan Estrategiko berri baten esparruan, Kultura Zerbitzuak lan-jardunaldi bat deitu du kultura-eragileekin atzo arratsaldean, 17:30etik 19:30era, Europa Biltzar Jauregiko Green aretoan.
Kulturaren hainbat arlotako 75 pertsona inguruk parte hartu dute, 9 mahai sektorialetan banatuta: Liburua eta Literatura, Musika, Arte Eszenikoak (2 mahai), Arte plastikoak, Ikus-entzunezkoak eta Multimedia, Elkarte soziokulturalak eta kulturartekoak, Kultura-bitartekaritza, eta Komunikabideak.
Sonia Díaz de Corcuera zinegotziak Kulturako Plan Estrategiko berriaren balioa eta funtsezko helburuak labur aurkeztu ondoren, Kualitate enpresak labur-labur azaldu du dokumentu hori egiteko egiten ari diren partaidetza-prozesua. Testuinguruan kokatu ondoren, dinamika bat egin da, eta mahai bakoitzean honako gai hauek landu dira:
Sektorearen ikuspegitik ahuleziak eta indarguneak
Hobekuntzako/ahulezietako eta indarguneetako eremu berriak identifikatzea.
Hobekuntza-elementu nagusiak lehenestea.
Etorkizuneko erronkak: sektoreak hirian duen diagnostikoaren funtsezko ideia nagusiak bildu ondoren, lan-mahaiek egoera hobetzeko ekintza-ildo zehatzak proposatzeko aukera izan dute.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, saioa amaitzeko, Zuriñe Elordi Kultura zuzendariak eskerrak eman dizkie bertaratutakoei, parte hartzeagatik eta erakutsitako konpromisoagatik. Saioan parte hartu duten pertsonekin partekatuko da bilkuraren emaitza den dokumentua, ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez.
Temas
Más en Actualidad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha