Síguenos en redes sociales:

Bero-hodeiak sortuko dira ostegunean arratsaldean

"Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu"

Bero-hodeiak sortuko dira ostegunean arratsaldeanJorge Muñoz

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, ekainaren 6an, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira. Goizean giro argiak jarraipena izango du, nahiz eta tarteka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertu. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, eta baliteke egunaren amaieran zaparrada bakanen bat botatzea edo trumoi-ekaitzak jotzea lekuren batean.

Haizea ahul eta aldakor ibiliko da eta arratsaldean ipar ukitua hartuko du. Tenperatura maximoak asteazken honetako balio berdintsuetara iritsiko dira eta minimoak igo egingo dira. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 28 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 33 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta ondoren itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:10ean eta 17:29an izango dira, eta itsasbehereak 11:09an eta 23:37an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

"Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Gauean euri txikia egin dezake, bereziki barnealdean. Hegomendebaldeko haizea bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira Mediterraneo isurialdean", kontatu dute.