Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, maiatzaren 26an, fronte txiki batek hodeiak bultzatuko ditu eta tenperaturak behera egingo du. Goizean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta pixkanaka zerua lainotuz joango da, lehenik kostaldean eta gero hodeiak barnealdera hedatuz joango dira. Baliteke han-hemenka zirimiria egitea, batez ere iparraldeko mendi inguruetan eta arratsaldean.

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 20 graduren bueltan geratuko dira lurraldearen zati handi batean; baliteke altuagoak izatea lurraldearen hegoaldean, non ostarteak nagusituko diren. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 21 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3koarekin; goizaldean itsaso kizkurra eragingo du, eta goizetik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:06an eta 19:25ean izango dira, eta itsasbehereak 00:54an eta 13:10ean. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

"Goiz-lanbroa. Goizaldean zerua goi-hodeien tarteekin egongo da, kostaldean behe-hodeiekin; goizean goiz hodeiak ugaritu egingo dira eta goizean zerua hodeitsu geratuko da, tarteka oso hodeitsu Kantauri isurialdean. Goizean goizetik aurrera baliteke zirimiria egitea, bereziki Kantauri isurialdean. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, gauean bolada gogor batzuekin Araban. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira".