Sonia Díaz de Corcuerak EUDELek antolatutako ‘Kultura eta Euskara, kohesio eta garapen jasangarriko elementuak’ webinarrean hartu du parte
Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuerak, EUDELek bultzatutako ‘Kultura eta Euskara, kohesio eta garapen jasangarriko elementuak’ webinarrean hartu du parte. Onlineko mintegi hori Udalak Abian programaren parte da (udal-ordezkarientzako prestakuntza-ibilbidea), eta bi gairen inguruan antolatu da: tokiko kultura-garapena, aukera sozialak eta ekonomikoak, eta tokiko kultura-kudeaketa eta komunikazioa.
Díaz de Corcuerak Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren kultur arloko plangintzaren eta programazioaren politikaren berri eman du. Zinegotziak adierazi duenez, “beharrezkoa da eraldaketa sozial, ekonomiko eta digital handiekin lotutako gaur egungo testuingurua aztertzea, gero 2024-2028ko Kultura arloko estrategia berria definitzeko”. Era berean, azaldu duenez, “kulturak botere eraldatzaile handia du eta, horregatik, bizi ditugun garai hauetara egokitu behar dira, taldea, gizartea eta sektorea aintzat hartuta”.
Bestalde, Martxoan, Zunderrek Vitoria-Gasteizko bide publikoan instalatutako karga bizkorreko elektrolineren sareak zazpi hilabete bete ditu eta alkateorde eta Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak, Beatriz Artolazabalek, lehen balantzea egin du. Egindako balorazioaren arabera, emaitzak onak eta positiboak izan dira. “Izan ere, hilabetez hilabete, aldagai guztiak hazi dira. Datu positiboak dira eta hiriko karga elektrikoaren sarea handitu beharko litzatekeela erakusten dute. Europako eta munduko mugikortasunaren etorkizuna osatzen duten azpiegituren aldeko apustua da. Bide onean aurrera goaz”.
Hirigune osoan zehar karga elektrikoko 21 gune ditugu eta Dato kaleko tren-geltokikoa da erregistro onenak izan dituena. Jarraian, kale hauetakoak datoz: Ramon Rubial, Tarragona eta Biosferaren ibilbidea.
Temas
Más en Actualidad
-
Un juzgado investiga si Koldo García cometió un delito leve de vejaciones injustas sobre su expareja
-
Un submarinista muere en las labores de la recuperación del yate hundido en Sicilia en 2024
-
León XIV votó en varias primarias del Partido Republicano hasta 2016
-
Rossini abesbatzak sei kontzertuko zikloa antolatu du Bilbon ostiral honetan hasita