Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, martxoaren 21ean, goizean lainotuta egongo da, baina garbitzera egingo du arratsalderako, nahiz eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko diren. Mendi inguruetan bero-hodei batzuk garatu daitezke, baina zaila izango da euria uztea.
Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean brisa. Tenperatura maximoak pixka bat igo daitezke Kantauriko eskualdeetan; gainerako tokietan ez da aldaketarik espero. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, ipar-ekialdekoa nagusi dela; itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:40an eta 15:07an izango dira, eta itsasbehereak 08:49an eta 20:56an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
"Ostegunean, hodeiak eta ostarteak. Barnealdean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi izango direnez, saretuago egongo da eta giroa iparraldean baino eguzkitsuagoa izango da. Kantauri isurialdean behe-hodei trinkoagoak agertuko dira. Arratsaldea aurrera joan ahala barnealdean zerua hodei gutxirekin geratuko da. Ekialdeko haizea nagusi. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez, baina gora egiteko joerarekin zenbait lekutan; altuenak 20 eta 24 ºC artekoak izango dira orokorrean", azpimarratu dute.