21 Zabalguneak Agree europar proiektuaren amaierako jardunaldian parte hartuko du asteartean; proiektu horrek eremu degradatuetan eraikinak birgaitzeko obrak egitea ahalbidetu du.
2019ko irailean jarri zen abian AGREE proiektua, Euskadiko bizitegi-eraikinen energia-efizientzia hobetzeko birgaitze-obrak egitea erraztearren.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, urte horietan mundu mailako pandemia larri baten baldintzatzaileei egin behar izan die aurre proiektuak; hala ere, lan gogorra egin da Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikin pribatuetan energia-eraginkortasuna modernizatzeko inbertsioak sustatzen, eskaria eta agregazioa, gobernantza hobea eta finantziazio-irtenbide pertsonalizatuak aktibatzearren.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Sailburuordetzak gidatu du proiektua, hiru euskal hiritako (Donostia, Gasteiz eta Basauri) hirigintza-sozietateekin, IHOBErekin (Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen Idazkaritza Teknikoa, Udalsarea 2030) eta Tecnaliarekin lankidetza estuan arituz. Horiek irtenbide berritzaileak baliatu dituzte 1940-80ko etxebizitza-eraikinak modernizatzeko, bai energia-efizientziaren ikuspegitik (fatxada), bai irisgarritasunaren ikuspegitik (igogailua jartzea).
"Proiektuaren amaierako jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko auditoriumean (Lakua) egingo da, eta zuzenean emango da Internetez, ZOOM bidez, parte hartzeko interesa izan dezaketen guztientzat", ondorioztatu dute gaur Gasteizko Udaletik.