Síguenos en redes sociales:

Dagoeneko 28 urte luze pasa dira lehenengo urratsak eman zirenetik San Bizente ikastolako historian

San Bizente Ikastola, Kooperatiba izenarekin, Oionen gurasoen irakaskuntza kooperatiba eratu da, Euskadiko Kooperatibei buruz Eusko Legebiltzarrak onetsitako Legearen printzipioen eta xedapenen arabera

Dagoeneko 28 urte luze pasa dira lehenengo urratsak eman zirenetik San Bizente ikastolako historian

San Bizente Ikastola, Kooperatiba izenarekin, Oionen gurasoen irakaskuntza kooperatiba eratu da, Euskadiko Kooperatibei buruz Eusko Legebiltzarrak onetsitako Legearen printzipioen eta xedapenen arabera.

Kooperatiba honen helburua bazkideen seme-alaben eta senideen irakaskuntza eta hezkuntza sustatzea eta horri arreta ematea da, euskaraz, udalerriko eta eskualdeko beharren araberako mailetan eta modalitateetan. Horretarako, erakunde eta elkarte publiko eta pribatuekin batera lan egingo du. 1976.ko Gabonetan bere herriko eta aberriko kulturaz arduratutako guraso talde bat galdutako sustraien berreskurapenaren beharra ikusirik bildu egin zen, bertatik gaur egungo ikastola sortu zelarik.

Kooperatiba honen helburua bazkideen seme-alaben eta senideen irakaskuntza eta hezkuntza sustatzea eta horri arreta ematea da.

Oztopoak eta eragozpenak

“Oztopoak eta eragozpenak egon bazeuden baina ihardutenaren poderioz lortu zen gaur egun erabat finkaturik dagoena. 1977.ko urtarrilean 11 ikasle besterik ez zeuden, bost urte geroago 56, 1987.ean, 135era iritsi direlarik. Egun matrikulazio zein onarpen portzentajea goraka doa baina herriko bertakoen umeak eta inguruetako umeen artean: Kripan, Ekora, Moreta, Labraza, Biana, Logroño. Honekin batera, Errioxara joan beharra izan duten guraso hauei ere bere seme-alaben euskal hezkuntza eskaini eta ziurtatzen diegu”, kontatzen dute bertatik.

Hasierako andereño desinteresatuek, hauen artean, Arantxa, Pakita, Ana, Maitane, eginiko lanak bere fruituak eman zituen eta 1987-1988 ikasturtean O.H.Oko lehenengo taldea atera zen. Orain klaustroak 19 irakasle osatzen du eta guztia 256 ikasle daude. Euskal kulturari lotzen zaizkion ekintzak egiten dituen irakasle bat ere hor dabil, honako hau Arabar Errioxako beste ikastoletan barne zabaltzen duelarik “horrek suposatzen duen esfortzu eta eguneroko lana kontutan harturik”.

Harrotasunez

“Harrotasunez begiratu dezakegu haur haiek, lonja kaskar batean hasi zirenak, gaur egun haur horiek, andre-gizonak eginda, ingeniaritza, ingelesa filologia, magistergoa edo marketin ikasketak burutua dute”. Publikoa izateko bokazioa dauka, heziketarako eskubidea berdintasunean bete zedin; baina 1994ko maiatzaren 24an Euskal Eskola Publikoaren Legea agertu zenean, sare pribatuan geratzea erabaki zuen, ikastolaren helburuetarako egokiago ikusi zuelako.

“Hala ere, aukera komenigarriago baten zain gaude, euskal eskola publikoa izan nahi baitugu, zalantza izpirik gabe”. LOGSE sistema hedatuz zihoan neurrian goiko mailak desagertuz joan ziren, beraz, eta behetik, 2 urteetatik hasita, zetozen haurren taldeekin Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza indarrean jarriz joan ziren.

Nortasun izaera propioa

San Bizente Ikastola sortu zenetik, nortasun izaera propioa izan du, batez ere, “bere hezkuntza eredu propioa nahi izan zuelako garai horretan, gure baloreetan eta euskaran oinarritutako hezkuntza eredua, hain zuzen”.

“Dagoeneko 28 urte luze pasa dira lehenengo urratsak eman zirenetik eta orduan Arabako Errioxan bizi zen errealitatea ez da gaur egungoa. Oiongo proiektu gisa sortu zena, Araba Errioxako proiektua bilakatu da, D eredua eskaintzen duen Bigarren Hezkuntzako ikastola sortuz”, ondorioztatu dute San Bizente Ikastolatik. l