Duela 14 urte sorturiko gurasoen kooperatiba da. Lautada Ikastola 2008an jaio zen eta lehenengo ikasturtea 2009-2010ekoa izan zen. Gaur egun 2-16 urte bitarteko 252 ikasle hartzen ditu, lerro bakarrean, 27 irakaslez osaturiko klaustroarekin. Guztira, 162 familia aktibo eta beste hainbeste kooperatibistaz sortutako ikastola da.
Ikastolaren sorrera konplexua izan zen, baina hala eta guztiz ere, ez zen inoiz ilusioa galdu. Euskara da erabilera eta harremanetarako hizkuntza nagusia eta, familien eta irakasleen arteko elkarlanean oinarrituz, ume zein nerabeak euskaldun eleanitz gisa hazi eta “hezi daitezen murgiltze eredua eta baldintzak eskaintzen ditugu”, azaldu du egunkari honetan Lautada ikastolako zuzendaria den Salomé Martinez de Ilarduyak. Ikastolaren sorreratik, pixkanaka proiektu pedagogikoa sortzen, hobetzen eta zabaltzen joan dira.
“Gure ingurua ez da bereziki euskalduna; horrenbestez,eskertzekoa da ikastola hemen, Agurainen, sortu izana. Gure lehentasuna, curriculumean eta proiektu pedagogikoan jarri genuen. Lehendabiziko eginbeharra helburuak ezartzearena izan zen, horiek lortzeko zereginak finkatuz eta formakuntzak eginez. Ikasturte amaieran egindako lana berrikusi nahiz feedback-a”, gaineratu du. Araba Euskaraz 2023ren edizio berri honetan jasotako dirua Lautada Ikastolari emango zaio, eta jasotako diruarekin, ikastola hobetzeko hainbat helburu daude.
Zehaki, Ikastolatik bi helburu jarri dituzte: alde batetik hezkuntza proiektuari bultzada eman nahi diote eta, bestetik, eta kontuan izanda Lautada ikastolako eraikinak urte asko dituela, “metodologia berriak behar bezala gauzatu ahal izateko, espazioen aldaketa , moldaketa egin behar dela. obrak egin behar direla eta horretarako argi dago funtsak behar ditugula”.
Azpimarratu behar da ikastolak modu aktiboan jarraitzen duela ikasturte guztietan, ikasle guztien artean euskararen erabilera bultzatzeko helburu nagusiarekin; izan ere, haur eta nerabeen artean hizkuntza hori indartzen jarraitzeko hainbat jarduera egiten dituzte. Hala, eta ildo horretatik jarraituz, asko dira Lautada Ikastolan aurrera eramaten diren jarduera osagarriak eta horiek denak Hizkuntza Proiektuan zehaztuta dituzte: Ikastolako Hizkuntza Proiektuan familiak aktibatzeko “hainbat ekintza antolatu ohi ditugu urtean zehar, euskara ikasgelatik eremu informalera eramaten saiatuz”.
Asko modu sistematikoan lantzen dira; adibidez, euskal literatura sustatzea helburu dutenak. Ikastolako langile nahi ikasleen arteko komunikazioa euskararen erabileran oinarritzen da; hori horrela, “euskara indartzeko hainbat ekintza egiten ditugu ikastolan”. “Haur Hezkuntzako etapatik hasten gara eskaintzen, ikastolako txikienek ere ekintza desberdinekin disfrutatu dezaten; hala nola Tinkoren eskutikzinema ikustera joatea, Euskal kulturarekiko atxikimendua bultzatzeko ekintzak berariaz jorratzen ditugu, hala nola, Agate Deuna, Lardero,herri-inauteria, Korrika, etab. Gure kulturaren parte diren ospakizunak herritarrekin partekatzen ditugu. Ikasleak ez ezik, guraso eta familiei disfrutatzeko aukerak eskaintzea ere ezinbestekoa dela deritzogu”.